02
Mai
2009
12:01

Ikasgelaren gardentasunaz

El aula, entendiendo como tal cualquier espacio, digital o físico, en el que se produce el aprendizaje es un espacio de procesamiento y apropiación de información necesariamente opaco (ojo, no cerrado) al resto de los usuarios de esos contenidos

— Francisco Herrera

Hausnarketa zorrotza egin du Franciscok azkenotan LMSak, PLEak eta abarren inguruan esaten eta zabaltzen diren ideia batzuen gainean. Elearning, tareas 2.0 y el espacio privado de aprendizaje (ele 2.0)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

opakua (ez derrigor itxia)

ainhoa (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Maiatza 3 - 15:54(e)an.

Lasaitu ederra hartu nuen mezua irakurrita, aspaldi nabaritua bainuen ikaskuntzak ezin duela guztiz garden eta publiko izan. Ikasgela intimitate handiko gunea da, bertan ikasleak euren auto-estimua murriztu gabe (edo apenas murriztu gabe) aritu baitaitezke elkarreraginean. Prozesu hori publiko balitz, tentsio handiagoa sortu eta ikasteko beharrezkoa den konfiantza hori eratzea korapilotsuagoa izango litzateke.

Sare sozialak? Bai, bikain, baina baita inguru ilunxeagoak ere.

Norbera, ikastaldea, sarea....

benito (e)k bidalita 2009, Maiatza 3 - 16:40(e)an.

Nik ideia horietan beste gauza bat ikusten dut. Ikaskuntza azken batean -konexio, sare, harreman, ikastalde, elkarreragin eta nahi dugun guztiarekin ere- barne-prozesua da, norberaren barruan gertatzen dena eta barne-prozesu guztiak bezala (hausnartzea, sentitzea, arrazoitzea...) azalerazten eta komunikatzen erraza ez duena zertan izan. Zentzu horretan intimitate, pribatutasun eta "bake" maila bat behar du ikasteak.

Ez dut uste horrela ikaskuntza-prozesu guztia agerian jarri beharra dagoenik, derrigor behintzat. Lagungarria izan daiteke norberarentzat zein ingurukoentzat komunikazio hori, bai, gainera euskara bezalako hizkuntza minorizatu baten kasuan "output-a" albait arinen eta ahalik eta gehien sozialitzea ere komenigarria izan dezakegu, baina -zuk diozun modura- alferrikako tentsioak ere ez dira komeni izaten.

Orain hain zabal dabilen PLE ideia hori gustatu egiten zait, baina PLE guztietan pertsonarentzako tartea egon behar du era berean, eta seguraski norberak erabaki behar du zer-noiz publiko egin. Beste era batera esanda akaso, lurker-a izanda ere eraiki daitezke ikaskuntza-espazioak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ikasgelaren gardentasunaz

Sindikatu edukia