11
Ots
2011
10:50

Euskaraz esan, erdaraz erantzun eta apurka-apurka

Euskaltegitik bueltan hasi nintzen pixkanaka euskaraz hitz egiten, kostata. Baina bazen koadrilan neska euskaldun bat, andereño zena Iruñean. Oso ohituta zegoen bera euskaraz egiten eta erantzuna gaztelaniaz jasotzen eta orduan berarekin honela egiten nuen. Berak beti euskaraz egiten zidan eta nik erdaraz erantzun. Horrela hasi nintzen. Halako batean, konturatu gabe buelta ematen diozu horri eta euskaraz erantzuten hasten zara, modu naturalean.

— Mertxe Rodriguez "Marimotots"

HABE aldizkariaren "... euskara-ikasle" atalean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo hirukoteko hirugarren hori den Mertxe Rodriguezek kontatu digu euskara nola eta zergatik ikasi zuen.

Mertxe Rodriguez, "Marimotots", euskara-ikasle

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Euskaraz esan, erdaraz erantzun eta apurka-apurka

Sindikatu edukia