hiztegia

Teknologia berrien ajeak?

Estan muy mal acostumbrados a automaticamente mirar en su ordenador el significado de las palabras y traducir una por una.

— Paula

Comunidad Todoelen irakurrita (ikusteko erregistratuta egon behar da). Irakasle hau kezkatuta dago ikasle gaztetxoek ez dutelako esaldi koherenterik sortzen, eta itzulpen literalak egitera mugatzen dira.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Umeekin hitz egiteko hiztegia

Sendi proiektuaren blogean umeekin euskaraz hitz egin eta ikasi nahi duten gurasoentzako baliabideen berri ematen digute. Ku-ku (pdf) hiztegi hau bezala, aspaldikoa da, baina ondo dago gogoratzea, HEAn hainbeste estimatzen dugun kolektibo hori tartean dabilenean gehien bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakaslearen izenak

Iñakik irakaskuntzarekin lotutako rolen definizioak aztertu ditu. Prodepeutarena gustatu zait, Laughing

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

VerbaLearn: hiztegia lantzeko beste gune bat

Izenagatik latina edo bizkaiera ikasteko dela pentsatu daitekeen arren, ingelesezko hiztegia ikasi eta lantzeko beste zerbitzu bat da VerbaLearn hau.

Wwwhat's New-n ikusita.

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz gurutzatuak

Maite Goñik Lumak Berria egunkarirako prestatutako hitz jokoak online egiteko prestatzen ari da. Baten bat egiteko moduan daukagu dagoeneko.

Aupa Maite!

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Elebila: orain irudi bilatzailea ere bai

Elebilak orain testua ez ezik, irudiak ere bilatzeko aukera ematen du. Irudi bilatzaile hauek hiztegi grafikoak izan daitezke hizkuntzak ikasten dutenentzat. Badakizue, irudi batek mila hitz eta definizio baino gehiago.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Studylangs: hiztegia eta esamoldeak jolasen bidez

Studylangs webgunean hizkuntza batzuetako hiztegia eta esamoldeak ikasi eta landu ahal ditugu esanahia asmatzeko jolasekin, Google Imagesen bidez pistak ere ematen dizkigu.

Genbetan ikusia.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

2itzul, itzultzaileen irizpen biltegia

Itzul posta zerrendako eztabaida eta ekarpenak ordenatu eta batu nahi dituzte EIZIEkoek blog honetan.

Erabili.com-en azalpena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaurko hitza: Eusklajakintzaren ekimen berria

Euskaljakintzak adar berria ipini du martxan, Gaurko hitza. Blog batean egunero hitz berria agertuko da.

Asmoa ohiko hiztegitik hara dauden hitzak ezagutaraztea da. Hamabostean behin ariketa batzuk plazaratuko dira gainera. Euskaljakintzaren blogean duzue azalpena.

Maite isilik, baina ekinean dabilkigu beti. Smile

Gaztelaniaz ere badago halakoren bat.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaztelania ikasteko eskuliburu bitxia

Japonian gaztelania ikasten laguntzeko eskuliburu bitxia aurkitu du Miguel Angel García Guerrak. Ikasmaterialetan ohikoak ez diren hitzak eta esakuneak, zatarral edo gordinak nonbait.

Interesgarria era berean iruzkinetako eztabaida.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez