hizkuntzak

Hizkuntzak ikasteko 100+ leku

Jane Harten blogean aurkitu dugu zerrenda honen lotura. Interneten hizkuntzak ikasteko guneen zerrenda azken batean.

Hori bai, "basque", "euskara" edo "euskara" hitzak ez ditut aurkitu zerrendan. Bai beste honetan berriz.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen eguna Europan

Irailaren 26 aspaldi dago horrela izendatuta eta hainbat ekitaldi daude han-hemenka.

Hemen Donostian Lacunza akademiak aste honetan antolatu dituen hauek bezala. Gaur hain zuzen ere, hizkuntzak kalera irtengo dira Gipuzkoa plazan: doako hizkuntz-klaseak (hizkuntzen "dastaketa", kontzeptu polita), hizkuntz-esperientzien kontaketa, musika eta abar. 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi, testuingurua sortu eta animatu

Behin jendeak hizkuntza ikasita, hurrengo pausoa erabiltzeko testuingurua sortzea da, eta hizkuntza hori aukeratzera animatzea

— Meirion Prys Jones

Prys Jones Galeseko Hizkuntzaren Bulegoko eta Hizkuntz-aniztasunerako Europako sareko zuzendaria da. Lingua Mon buletinerako egin diote elkarrizketa eta bideo honetan ikusi dugu.

Hizkuntza minorizatuen aldeko estrategiez ari da hitz horietan.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Veus unides, ahots batuak hizkuntz-aniztasunaren alde

Kataluniako Generalitatek sustatzen duen Lingua Món - Casa de les llengües ekimenaren atari gomendagarrian Veus Unides (ahots batuak) proiektua aurkitu dugu. Munduko pertsonalitate ezagunak hizkuntz-aniztasunaren alde mintzo bideoan. Noam Chomsky, Paul Auster, Maria de Medeiros, Arata Isozaki eta Luigi Cavalli-Sforza besteak beste.

Honekin batera bideo-proiektu interesgarri gehiago dituzte han: Veus del  món a Catalunya adibidez. Kataluniara etorri berrien testigantza eta esperientziekin egina.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Literatura-mapa hizkuntza ikasteko

UABeko gaztelania sailean eleberri baten gainean ari dira Bartzelonako mapa bat egiten ikasleekin. Helburu bat, besteak beste, jakintza partekatua eta ikaskuntza kolaboratiboa sustatzea.

Via: Nodos Ele.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-elkartasuna

L'aprenentatge lingüístic també pot ser fruit de la solidaritat amb les llengües oprimides o de viabilitat complexa i els seus parlants: cada cop trobem més casos, a la universitat, d'estudiants procedents d'àrees amb llengües minoritzades (d'Amèrica i Àfrica, per exemple) que manifesten la seva satisfacció d'aprendre català. No tant per la percepció d'utilitat de la llengua, sinó com a gest de solidaritat.

— Enric Serra i Casals

Honako zerbait dio: "Hizkuntzen ikaskuntza hizkuntza zapaldu edo etorkizun zailekoen eta euren hiztunen arteko elkartasunaren fruitua ere izan liteke: unibertsitatean gero eta kasu gehiago ditugu, hizkuntza minorizatuak mintzo diren eskualdeetatik (Amerika edo Afrikatik adibidez) datozen ikasleek pozik ikasten dute katalana. Hizkuntzaren baliagarritasunaren pertzepzioagatik baino areago elkartasun adierazpen gisa."

Free Rice proiektua aurkeztu digun mezuan egin du gogoeta hori Enricek: Aprendre llengües solidàriament.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zigilu europarra

Ez dut sari hau ezagutu izan, Hizkuntzen zigilu europarra (edo). Bi zigilu dira: hizkuntzen irakaskuntzen ekimen berritzaileenarentzat, eta arlo honetan bizitza profesionalean egindako merituentzat.

Interesgarriak alde bietako esperientziak. Hemen daukazue adibidez 2008 urteko sarituak. Ideiak eta ikuspegi berriak hartzeko iturri ona duda barik.

Via De estranjis.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikas-prozesua eta gizarte-prozesua

Pertsona bat beste hizkuntza bateko hiztun bilakatzeko ibilbidearen barnean ikas-prozesua eta gizarte-prozesua bereizten zituen Iñaki Martinez de Luna soziolinguistak artikulu batean. Ikas-prozesuetan asko aurreratu dela zioen Martinez de Lunak, urrats eta mailen definizioa dela, ikas-materialak direla, gaitasun maila bakoitza lortzeko ordu kopuruak direla, etab. Gizarte-prozesuari dagokionez, berriz, oso zehaztasun gutxi dugula adierazten zuen. Gizarte-prozesua deitzen zion ikasle batek hizkuntza bat ikasteko, euskaltegi, ikastetxe edo beste edozein ikasketa gunetik kanpo nahitaezkoa duen prozesu osagarriari. Lagunartean dela, familian dela, lantokian dela... hizkuntza entzun eta hitz egiteko eremuak izateaz ari zen, ikasitakoa finkatu eta aberasten joateko; baina prozesu hori zehaztu gabe daukagula zioen, ez dakigula gizarte-prozesu horrek noiz hasi eta amaitu beharko lukeen, zenbat ordu eskatzen dituen, zein erritmo...

— Malores Etxeberria

Zilegi eskolen esperientzia azaldu digu Maloresek gipuzkoaeuskara.net-en: Zilegi eskolak.

Pentsatzeko moduko galdera datorkit: ikas-prozesu eta gizarte-prozesu horiek  horrela bereiztu beharko genituzke?

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tandem ikaskuntzaz

Enric Serrak artikulu sorta utzi digu uda honetan Tandem ikaskuntzaren inguruan. 6 artikuluko sorta El Aprendizaje Autónomo de Lenguas en Tándem liburuaren iruzkinetik hasita.

Liburu horren pasarte batzuk Google Books-en aurkitu daitezke.


 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza gutxituak administrazioan: jardunaldiak

Eusko Legabiltzarrak antolatu ditu jardunaldiok, eta urriaren 28an eta 29an egingo dira Gasteizen. HEAn administrazioa eta euskara hemendik aurrera seguruenik interesgune nagusietako bat izango dugula jardunaldi hauen programa bikaina interesgarriago suertatuko zaigu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez