euskaldunak

Arrotz sentitzea zer den

Imajinatu zu Txinan zaudela. Txinako barnekaldeko lautada zabal eta huts bat zeharkatzen ari zara autobus zahar batean. 18 orduko bidaia da, eta bi egun daramatzazu inorekin hitz egin gabe. Zure inguruan txinatarrak besterik ez, ingelesez ere ez dakiten baserritarrak. Ba al zenekien txinatarrek zeinu desberdinak dituztela? Bada, ez zarete gai “hiru” zenbakia elkarri komunikatzeko ere. Ez zaituzte ulertzen, eta zuk ez dituzu haiek ulertzen. Halako batean beste aleman bat agertzen da. Nola sentituko zinateke?
Ba ni horrelaxe sentitzen naiz neure herrian: arrotz, euskaldun bat topatzen dudan arte.

— Samara Velte (Samstag Express)

Konplizitatea (Samstag Express)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Asko balio dugu!

Ta hori dena, jakin ere gabe bi urteren buruan zenbat ikasiko duen, edo ezer ikasiko duen… Ta gu enteratu gabe, euskaldunok, euskara barruan dugunez, zenbateko altxor garen… Aizak, Pello, euskara bai dela gure baitako altxorra, hau bai ‘errikeza interior’ peto-petoa…

— Pello Zabala

Patxi Lopezen klaseen aurrekontuaren haritik tiratu dute Pello Zabalak eta ermano baserritarrak.

Balio dugu, balio dugunez! (Mendiko behatokia - Berria.info)

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Indioek bezala

Herritar bakarra entzun dut gizon horri euskaraz egiten, duela urte batzuk euskaltegian izena eman baitzuen. Herritar bakar hori irakaslea zen, noski

— Onintza Irureta (Argia)

Herri euskaldun batean bizi den erdaldunaren kasua kontatu digu Onintzak. Erdaldun horren aurrean erdaraz hasten dira ingurukoak, berak ulertzeko eta bere aurrean euskaraz egin dadin arazorik ez duen arren. Euskaltegian ikasten saiatu da gainera, baina ez ei du indioek bezala hitz egin nahi.

“Indioek bezala ez dut hitz egin nahi” (Onintza Irureta - Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

50 mezu talde euskaldun baten alde

Single ingelesezko terminoarekin ezkongabeak edo bikoterik ez duten pertsonak izendatzen dira. Azkenotan hauentzako eskaintza zabalduz joan da sarean:  foroak, guneak, eskaintzak, zerbitzuak, sare sozialak, merkatu-talde erakargarria nonbait.

Single-entzako sare sozial lokalak ere eratzen izan dira, Bilbon adibidez Club Clan 2000 dugu, Ning-en egitura erabilita antolatu den sarea. Eta han, erabiltzaile baten eskaera hau aurkitu dugu: 50 mezu talde euskaldun baten alde, alegia, sare sozial horien bidez "single" euskaldunen artean harreman sarea osatzeko deialdia.

Bistan dago, harreman sareak berez ehuntzen dira askotan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen mapa berri bat

Euskalkien mapa klasikoetatik harago, Euskara Kultur Elkargoak euskarazko matrikulazioetan oinarritutako mapa berria egin du. Gaurko euskaldunen argazki hau errealagoa dela ematen du. Interesgarria duda barik.

Mapa pdf fitxategi batean jaitsi daiteke hemendik.

Argiaren bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko ikastaroa.

Ikastaro interesgarria Eibarren UEUren eskutik. Maiatzean izango da, baina Txerrak bota digu abisua gaur, eta guk zabaldu.

Atzo Leireren artikulu hau irakurtzen euskaldunok/euskaltzaleok zenbat tentsio eta etsipen soportatzen ditugun pentsatzen jarri nintzen. Halako tailer eta jardueren beharrean gaude azken batean?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidaia intimoak

Euskaraz bizi nahi dugunon herrira hurbildutako lau pertsonaren ibilbidea kontatzen duen dokumentala. Jon Maiak zuzendu du Korrika 16rentzat. Atzo aurkeztu zen, eta larunbatean estreinatuko da Bilbon.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun amableak

Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago.

— Anjel Lertxundi

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

40 urte barru

Patxitraperok hemendik 40 urtera Euskal Herrian eguraldiari buruzko jarduna zelakoa izango den igartzera gonbidatu digu. Zein uste duzue zuek?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Munduko euskaldunekin praktikatzeko hitzordua

Mundu guztiko euskaldunontzat txatean euskaraz egiteko hitzordua.

Zabaldu.com-en bidez. 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez