Arrotz sentitzea zer den
Imajinatu zu Txinan zaudela. Txinako barnekaldeko lautada zabal eta huts bat zeharkatzen ari zara autobus zahar batean. 18 orduko bidaia da, eta bi egun daramatzazu inorekin hitz egin gabe. Zure inguruan txinatarrak besterik ez, ingelesez ere ez dakiten baserritarrak. Ba al zenekien txinatarrek zeinu desberdinak dituztela? Bada, ez zarete gai “hiru” zenbakia elkarri komunikatzeko ere. Ez zaituzte ulertzen, eta zuk ez dituzu haiek ulertzen. Halako batean beste aleman bat agertzen da. Nola sentituko zinateke?
Ba ni horrelaxe sentitzen naiz neure herrian: arrotz, euskaldun bat topatzen dudan arte.
Konplizitatea (Samstag Express)
Bidali iruzkin berria