eskola

Egun bat mendian "in plain basque"

Ortuella BHIko ikasle-irakasleek klasera ekarri dute Commoncraft estiloa.

Via: Tres Tizas.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ordenagailua klasera?

Gainera, ordenagailua tresna bat izanik, garrantzitsuena ez da ordenagailuak geletara eramatea, baizik eta prozedura eta bideak ezartzea tresna horretaz egoki baliatzeko, eta probetxugarria izatea ikasleek ikas dezaten.

— Ana Perez, Emilse Benabides, Josean Bueno. Irakasleak, EILAS sindikatuko kideak

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nafarroako euskalkiak: materialak sarean

@EIBZ Twitter kontuan irakurri dugu "Freskatzekoen lanak sarean". Ez dakit ondo-ondo zer freskura klase dabilen han, baina link-ean sakatu eta euskalkien laginen inguruan egindako ikasunitate interesgarri batzuk aurkitu daitezke bertan.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Osasunari buruzko unitate didaktikoa / bloga

Blogge@ando-n hizkuntzen trataera integratuaren markoan osasunaren gaia jorratzen duen blog sorta baten berri eman digute. Haien artean euskarazko hau.

Getxoko Berritzeguneko irakasle batzuek prestatuta, ataza edo jarduera interesgarri batzuk proposatzen ditu.

3.666665
Batez bestekoa: 3.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Metodologian aldaketak

Ez da posible 13 edo 16 urte eta gero, euskarazko hiru-lau-bost ordu emanez astero, ikasleek txintik ere ez jakitea. Uste dut, agian, metodologia begiratu beharko dela. Irakasleekin hitz egin, A eredua aukeratzen duten familiekin. Saiatuko gara A ereduaren barruan ere euskara erabiltzen irakasgai batzuk irakasteko. Ikasleak barnetegietara joan daitezela bultzatuko dugu, euskal idazleen material didaktikoak eskainiko ditugu...

— Isabel Celaa

Barnetegiak eta euskal idazleak metodologia indartzeko giltzarriak?

Argiaren bidez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikastetxeetako teknologia-heldutasuna

Eskola eta ikastetxeetan IKTei dagokienez heldutasun mailak daude, eta egon ez ezik, ofizialak ere badira. ZirIKTeroak-en irakurri dugu albistea: Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua onartu da.

Eskola munduari begira dago pentsatuta, baina bestelako ikas-zentroetarako interesgarria izan daiteke mailaketa hori, ezta?

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hiztun beteranoak

La escuela, a veces, olvida que ante todo, los alumnos son hablantes con años de experiencia.

— Patxo Landa

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eskola eta sormena

Discentia blogetik jasoa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hezkuntza2.0

Hezkuntza2.0 izenburu-etiketarekin bideo sorta agertu da Youtuben.  EHUko ikasleen lanak dira dirudienez. Bideoak oso ondo eginda eta landuta daude. Hezkuntza 2.0 horren deskribapena apur bat gehiegizkoa ez ote den geratu naiz baina.

Plisti-plastak haietako bat jarri zigun hemen aspaldian.  Gaur  Magic IKTeroak erakusi digu hiruko sorta.

 

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Derecho a no saber

Hizkuntza kontuak albo batera lagata, familia batek erabagi ete leike bere haurrek idazten edo irakurtzen ez jakitea? Edo atzerriko hizkuntza bat, gitxienez, ez ikastea? Erabagi ete leike matematika-arloan batuketarik edota kenketarik egiten ez jakitea? Hau da, DERECHO A NO SABER ezartzea ez eze , gurasoen eskubidea be ba ete da? Bada, horixe da alderdi batzuen nahieraren altzora guraso batzuek bilatzen dabena, euren seme-alabek euskerarik ez jakitea, ez jakitea xedeetan zehaztutako beste, gitxienez.

— Erramun Osa

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez