20
Ira
2010
12:16

Ziurgabetasun egoerak

Irakasleak ikasleei ikasgelaren espazio-denboran bere kontrola ematen dienean, ziurgabetasun egoera sortzen da, irakasleak gelara daramatzan ikaskuntza-helburuak urtu egiten direlako eta ikasleen erantzunaren araberako bihurtzen direlako. ziurgabetasun hori tradizioz negatibotzat jo izan da hezkuntza erakundeetan, gure eskola-esperientzia kontrolean oinarritu baita. Aitzitik, sormena, ideien sortzea eta ikaskuntza bera ziurgabetasun horrek eragindako tentsioaren ebazpenarekin estuki lotuta dago. Hori ederki dakigu eskola-erakundetik kanpoko esperientziak aztertuta: ikerketa-laborategiak, enpresa berritzaileak, lidergoa, sortze artistikoa...

— Ainhoa Ezeiza

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ziurgabetasun egoerak

Sindikatu edukia