bideoa

Japoneando tv #nickdutnik

Japoniera ikasteko webgunea edo webtv-a edo.... Polito.

Japoneando #18: Las partículas ha, to y wo from Japoneando on Vimeo.

Nickdutnik ikusten ez baduzu ez dituzu horrelako lekuak deskubritzen.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erabilerea eta transmisinoa jardunaldiak zuzenean

EHUren telebista digitaleko kanal horretan Bilbon egiten dabiltzan jardunaldien jarraipena egin ahal izango dugu gaur eta bihar.

Zuzeu-ren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bideoa: Ezin etorri

Santurtziko Udal Euskaltegikoek bideoak publikatzen jarraitzen dute. Oraingo honetan klasera hurrengo egunean ezin etorria nola adierazi azaldu du Pilar Montoyak. Hainbestetan esan behar dute ikasleek? Wink

Oharra: Bideoa enbotatzen saiatu naiz, dena dela nabigatzaile batzuetan arazoak ematen dituela dirudi. Ezin baduzue berton ikusi joan jatorrizko helbidera, edo bestela bideoa jaitsi

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Film laburrak argia.com-en


Film laburrak ikusteko txokoa atondu dute Argia.com webgunean. Goiko Tex Norton hori bezalakoak eskainiko dizkigute hemendik aurrera.

Via Zabaldu.com.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nick dut nik

Hemen jende ezagunak irten behar duela...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Captiontube: Youtubeko bideoei azpitituluak jartzeko tresna

Bideoak azpititulatzea ikasteko, ikasten laguntzeko edo bideoak gehiago zabaltzeko tresna interesgarria da duda barik. Youtuben hainbat eta hainbat bideo ditugu azpititulatzea askok eskertuko luketenak. Youtubek aspaldian eskaintzen du bideoarekin batera azpitituluak gehitzeko aukera, hala ere ez du eskaintzen beraiek sortu eta editatzeko modurik.

Captiontube honek horretan lagundu ahal digu. Gunean sartu, Youtubeko bideoak aukeratu (norberarenak edo inorenak), azpititulak gehitzeko aplikazioa abiarazi, egin, gorde eta Youtube-ra igo azpitituluen fitxategia. Dena online.

Proba bat egin dut, hemen daukazue:

Azpitutuluak automatikoki ikusten ez badituzue, bideoaren beheko aldean, eskuinean dagoen gezian klikatu eta "Turn on captions" / "activar subtitulos" irudian klikatu.

Via Wwwhat's new

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasbideoak

Santurtziko Udal Euskaltegikoen ekimen hau ikusi genuen duela gutxi. Gaur aurkeztu eta azaldu egin digute:

Euskara ikasi nahi duten guztiei horretarako beste aukera bat eskaintzea du helburu nagusi.
[...]
Ikasbideoak sailean agertuko diren bideo guztiek izango dute ikaslea hartzaile eta ikaslearen beharrak (ahalik eta mota gehienetakoak) kontuan hartuta argitaratuko dira.

Interesgarria ekimena duda barik. 

4.2
Batez bestekoa: 4.2 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

LangoLab: hizkuntzak ikasteko bideoak eta testuak

Interneten beste zerbitzu bat hizkuntzak ikasteko. LangoLab honek Youtube-tik hartutako bideoklip batzuei transkripzioa gehitu eta azpititulu modura jartzen du. Horrekin batera aukera ematen digu transkripzioko hitz batean klikatuta leihotxo batean haren esanahia kontsultatzeko, edo oharrrak eta galderak egiteko hitz horren inguruan.

Bideoez gain testu idatziak ere eskaintzen ditu irakurgai modura, eta blog batzuk ere badaude. Guztietan ematen du aukera hitzen esanahia kontsultatu eta oharrak eta galderak egiteko. Azken batean Aizu! eta HABE aldizkarietan adibidez ikasleari irakurtzen laguntzeko erabiltzen denaren antzeko sistema (alboko hiztegitxoa) ekarri du internetera  LangoLab honek, garatuago eta osoagoa.

Hitz gehienetan oraindik  ez dugu definiziorik aurkituko hala ere, hiztegiekin arazoak dituztela ematen du. Dena dela, hitzen adierak aurkitu eta iruzkinak egiteko leihotxo hori oso interesgarria iruditu zait, horretarako eta beste gauza batzuetarako, ikaslearen idazkietan iruzkinak egiteko adibidez.

Wwwhat's New-n ikusia.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eitb.com-en bideoak eta audioak jarraitzeko RSS kanalak

Eitb.com-en ikusentzunezko dokumentu interesgarri ugari plazaratzen dira egunero. RSS jarioak eskaintzen dituzte albisteak jarraitzeko, baina ez dut aurkitu publikatzen dituzten bideoak eta irratsaioen grabazioak jarraitzeko jariorik. Irratsaioen kasuan programa batzuek podcast-a dute, baina ez guztiek.

Feed43 zerbitzuarekin eitb.com-ek publikatzen dituen azken bideo eta audioen jarraipena egiteko jario pare bat prestatu ditut. Hemen dauzkazue:

Posiblea da bideo edo audio asko batera publikatzen direnean baten bat ez agertzea jarioetan, baina egunero zer publikatzen duten begira bazaudete lagungarri izango zaizuela uste dut.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ben falado

TVGak, Galiziako telebistak Ben Falado bost minutuko minisaioa eskaintzen du hizkuntza eta hiztunak ezagutzeko. Valdeorras eskualdeari buruzko saio honetan adibidez, eskualdearen izenaren etimologia eta bertako etorkinek galizierarekin duten harremana azaltzen digute. Youtuben ikus ditzakezue saio gehiago.

Hizkuntza ikastea, norberarena sentitzea eta sustatzearen atzetik, hizkuntza ondo ezagutzea dagoela begitandu zait, hizkuntzaren alderdi lexiko, morfisintaktiko eta fonologikoa ez ezik, dimentsio sozial, kultural, historiko, geografiko eta humanoa ere bai. Honelako pilula txikiak formatu egokia iruditu zaizkit gainera.

Euskarak alderdi horietatik dibulgazio lan handiagoa behar lukeela uste duzue?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez