Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

Gaitasuna ala emozioak?

Batzuetan esaten da gaitasun kontuak arrazoitzen duela aldaketak, alegia, hainbat gauza esateko mugak ditugula euskaraz eta, ondorioz, erdarara jotzen dugula. Ez nau horrek askorik konbentzitzen. Uste dut indar handiagoa dutela faktore psikologiko-emozionalek, ohiturazkoek…, azken batean eredu faltarekin lotura dutenek. Hemen batek baino gehiagok esan duen bezala, gazteei ezin baitzaie eskatu helduek erakusten ez dugun jarrera bat.

— Martin (Sustatuko iruzkinetako ezizena)

"Euskaraz Bizi" manifestazioa Donostian artikuluaren harira eztabaida bizia sortu da Sustatun. Manifestazio hartan zenbat erdara entzuten zen kezkatuta abiatu zen eztabaida, eta badirudi berba egitean euskara eta erdara nahasteko ohitura izan dela inpresio horren iturrietako bat.

Horretaz egin du gogoeta iruzkinetan Martin izenekoak hain zuzen ere. Halakoetan euskaraz egiten dugula pentsaten dugun, norainokoa den eta zergatik gertatzen den.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEko zuzendariari elkarrizketa: "HABE fosilizatuta bezala zegoen"

Iñaki Uribe HABEko zuzendariari elkarrizketa egin diote Argiakoek. HABEren plan estrategikoa abiapuntu helduen euskalduntzea hemendik aurrera nondik nora joango den jardun du. Besteak beste:

  • Ikasle gutxiago, %30eko jaitsiera hori. Eskolak euskalduntzen du eta horrez gain tituluen homologazioak eragina izango du.
  • Ikasle gutxiago eta ordu gutxiago ere bai. Jendeak ez du ikastaro trinko-luzerik nahi.
  • Ikasleak gero eta zaharrago, eta horiek euskalduntzea merezi ote duen-edo.
  • Langabezian dauden gazteak xede-talde nagusia omen.
  • Erabilera, mintza-praktika, barnetegiak... euskaltegiek landu beharreko esparruak.
3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etorkizuneko ikasgela(k): bi kontzeptu

'Ezer ez da berdin' zioen aspaldiko kantak. Ezta ikas-irakaskuntzan ere. Egia da teknologia ez dela neutroa eta baldintzatu egiten duela. Baina, finean, tresnak ez du definitzen paradigma didaktikoa, beronen erabilerak baizik. Hori erakusten saiatu da Cristóbal Suárez Guerrero irakaslea Educacion y Virtualidad blogean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Araban erakutsi behar den euskara

Araban ezin da edozein euskara erakutsi eta erabili; ahal dela behintzat, bertan izan zena hartu behar da gogoan. Jakina, gauza batzuk zaharkituta daude eta ezingo dira atzera berriro berpiztu, baina beste gauza asko naturaltasun osoz erabili daitezke. Esate baterako, nik ez nuke Araban “igorri” hitza erabiliko; “bidaldu” erabili zutelako hango lekukoek eta “bidaldu” delako Araba inguruetan gaur egun esaten dena.

— Koldo Zuazo

Arabako euskara liburuaren harira Koldo Zuazorekin egin dute berba POSTdatan, Elkarren blogean:

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegi sare batzuk mailako probak direla eta

Euskaltegi homologatu batzuetako ordezkariek idazkia zabaldu dute, hor HABEren mailak egiaztatzeko proben 2012ko ebazpenaz eta ikasleentzako diru-laguntzen murrizketaz. euren iritzia eta kezkak plazaratu dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Berria helburu?

Como hemos comentado alguna vez, lo nuevo por lo nuevo no se sustenta como objetivo didáctico, no hay nada más desalentador que intentar usar algo nuevo con los alumnos solo porque puede ser motivador para ellos.

— Vicenta Gonzalez

Guillermo Gomezek lantzean behin elkarrizketa-solasaldi modukoren bat ekartzen du Profesor de ELE en apuros blogera. Lehengoan Bartzelonako Unibertsitateko Vicenta Gonzalez irakaslearekin jardun zuen komunikazioaz, berrikuntzaz eta abarrez. Eta goikoa bezalako hitzak utzi zizkiguten.

 

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gai dira?

Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen arlokoak badira.

Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkar ulertzeko. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

— Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa

Ikasketen arabera euskara gaitasuna balioztatuko du dekretu batek apirilaren 3tik aurrera. Hartara, Batxilergoko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua curriculumaren %50etik gora euskaraz eginda lortu dutenek B2 maila (HABEren 2.maila, 2. hizkuntza-eskakizuna...) izango dute aitortuta, bestelako agiri edo probarik gabe.

Europako Markoak horrela deskribatzen du B2 maila hori labur. Hori egiteko gai da maila hori duen pertsonak hain zuzen ere.

Euskaraz hori egiteko gai dira batxilergoan edo lanbide heziketan erdia-edo euskaraz ikasi dutenek?

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Teknologia bueltan

Resulta curioso ver cómo metodologías que empezamos a aplicar a la educación online – que rápidamente dejó de percibirse como “el sustituto pobre de quienes no pueden recurrir a la presencial” para ser un producto en muchos casos incluso superior – se integran ahora cada vez más en la formación tradicional, suplementando y mejorando la interacción en el aula, y progresivamente, a todos los niveles.

— Enrique Dans

Teknologia berrien erabilerak online ingurunetik aurrez aurrekora salto egin duela dio Dansek mezu honetan:

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bezeroaren asebetetzea

Giltzak egitera etortzen da, nigana beti, eta euskaraz egiten du. Gustura egongo da zerbitzuagaz, baina nik euskaraz jakiteak ere eragina daukala uste dut

— Jabi Carrillo (dendaria)

Bilbon Biribilko programaren barruan Indautxuko AEKn euskara ikasten ari diren hiru merkatarirekin eta euren irakaslearekin hitz egin dute Argiakoek. Euren esperientzia eta gogoeten artean burdindegi batean lan egiten duen Jabi Carrilloren goiko hitz horiek.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi edo segitu

(HABEko euskaltegietan, ikasleen laurdenek 16-20 urte dituzte. Eskolan euskara ikasi ez duten seinale.)

Edo segitu nahi dutela, edo hobetu. 400.000 ikasleri buruz ari gara, eta HABEra joaten direnak proportzio txikia dira. Gure sisteman ondo funtzionatzen du euskarak.

— Isabel Zelaa

HABEko euskaltegietan (sic) euskara ikasten ari diren edo HABEra (sic) doazen gazteei buruzko hipotesiak euskara agirien konbalidazioa dela eta .

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez