#ikaseus: euskara ikastaroa Twitter-en janzten
2010, Iraila 26 - 11:45 — benitoAtzerritarrentzako euskara ikastaro baterako sarean dauden material eta baliabide batzuen zerrenda Twitter-en biltzea pentsatu du Ainhoa Ezeizak, #ikaseus etiketa sortu eta hor dabil Twitter-zerrenda egiten, eta etiketa hori edonork erabil dezake gainera. Beraz, Ainhoari, bere ikasleei, zein euskara ikasi nahi lukeen edonori lagundu nahi badiozue, hor duzue etiketa.
Hizkuntzaren didaktika: ikastaroa bistan
2010, Urtarrila 7 - 20:30 — benitoAinhoa Ezeizak gaztelaniazko "Didáctica de la lengua" ikastarorako garatu duen Moodle gunea (txuloa, portzierto ) bistan utzi digu, material eta baliabide politak edonork ikasteko. Bisitari modura sartu baino ez da egin behar.
Via: @ainhoaeus
Aprender eficazmente una lengua extranjera: ikastaroa
2009, Uztaila 15 - 18:08 — benitoEHUren Udako ikastaroen barruan gaur hasi da I.2 ikastaroa. Atzerriko hizkuntzak ikasteko bideak arintzeko eta eraginkortzeko estrategiak, ikuspegiak eta tresnak aztertzea dute xede.
Daniel Cassany da ikastaroaren izarra seguruenik, etzi arituko da Miramarren. Egitarauan (pdf, goiko lotura udako ikastaro guztien programarena da), berriz izenburu interesgarriko hitzaldi asko ditugu.
Gaur arratsaldean Radio Euskadiko Graffiti saioan elkarrizketa interesgarria egin diete Yolanda eta Leire Ruiz de Zarobe zuzendariei. Sarean jartzen badute, lotura ekarriko dut hona.
Eguneraketa: Elkarrizketaren audiorik ez dute ipini oraindik, baina Noticias de Gipuzkoan elkarrizketa egin diote Yolandari: "Es un mito que haya gente con un talento natural para aprender lenguas" (via Argia.com).
EKT: bideoak
2009, Martxoa 10 - 11:48 — benitoEuskal Kulturgintzaren transmisioa ikastaroa ikasgelako hormen barruan geratu beharrean trasmisioa izenburu hori serio hartu eta formatu desberdinetan ari da edukiak eta hizlarien hitzak zabaltzen hedabideetara. Lehengo egunean Euskadi Irratian hartu duten tartea aipatu genuen, gaur BerriaTBn hizlariekiko elkarrizketak plazaratzen ari direla ikusi dugu. Jon Sarasua eta Eñaut Etxamendi ditugu honetan. BerriaTBn gehiago (nik hemen apuntatu ditut batzuk).
Vimeon ere Joxe Aranzabalek jarri dizkigu batzuk.
Ezagutza kaiolatik ateratzea hain zaila ez dela erakutsi digute HUHEZIkoek duda barik.
EGA lantzeko ikastaroa: aurkezpena
2009, Urtarrila 27 - 18:43 — benitoEuskaltuben aurkitu dugu hau derrepentean.
Bertsolaritza ulertzen
2008, Iraila 19 - 12:25 — benitoEra berean ikasiko dute ulertzen ez dutenari garrantziarik ez ematen, eta ulertzen duten gutxiarekin, gainerakoa eurak osatzen. Hau ere oso garrantzitsua da euskara ikasteko.
Argiako albiste honetatik hartuta: Iruñeko hizkuntz eskolan euskaldun berrientzat bertso ikastaroa, lehenengoz
Ikuspegi didaktiko interesagarria eman diote bertsolaritza ikastaroari.
Urepeleko ikastaldia: bloga
2008, Uztaila 13 - 17:34 — benitoBideoa ekarri genuen aurrekoan, bloga ere badela jakin gabe.
Eskerrik asko, Bea.
Euskara ikasteko blog-ikastaroa
2008, Martxoa 10 - 14:28 — benitoArgentinatik euskara ikastaroa prestatu dute blog honetan, gaztelaniaz.
Zaharrak berri
2008, Otsaila 13 - 11:23 — plisti-plastaAtzo abiatu zen Cervantes Institutuaren telebista cervantestv.es. Bertan hainbat ekimenek izango du leku; horien artean deigarri egin zait gaztelera ikastaroarena , informazio bila jo eta estekan agertzen dena aurkitu dut. Itxuraz, hizkuntzak ikasteko ohiko saioa baino osoagoa izango da. Akaso, bueltaxo bat eman beharko genioke guk ere honi guztiari.