13
Ots
2008
11:23

Zaharrak berri

Lotura

Atzo abiatu zen Cervantes Institutuaren telebista cervantestv.es. Bertan hainbat ekimenek izango du leku; horien artean deigarri egin zait gaztelera ikastaroarena , informazio bila jo eta estekan agertzen dena aurkitu dut. Itxuraz, hizkuntzak ikasteko ohiko saioa baino osoagoa izango da. Akaso, bueltaxo bat eman beharko genioke guk ere honi guztiari.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

erabiltzaileak

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 17 - 14:01(e)an.

Ikasbilek ere zer hobetu asko eduki ditzake, duda barik, eta gauza bat aurkezpenaren erakargarritasuna izan daiteke, eta beste bat parte-hartzerako kanalak irekitzearena, ez soilik edukiak (dokumentuak) bidaltzeko, dokumentu horien didaktikazioa edo, beste barik, iruzkinak eta balorazioak egiteko aukerarekin.

Ikasbilek edo beste edonork egin ahal du hori guztia dena dela. Begira zer sinpleak diren gauza batzuk. Jakina, honek guztiak erabiltzaileak (prosumerrak) dantzan ipintzea eskatzen du, eta hori ez da dirudien bezain erraza izaten.

Daily idea

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Otsaila 17 - 10:34(e)an.

Polita Daily idearena. Eguneroko bizitza bideo zati errazetan kontatua eta ekoizlearen eta hartzailearen arteko interakzioaren bidez (prosumer).

Baina diseinuarena garrantzitsua izanda ere, badira beste zenbait kontu. Nire ustetan honelako proiektu bat martxan jarriz gero, ezin da izan bideo-errepositario didaktizatua, hori ere beharrezkoa den arren (portzierto, Ikasbilen didaktizazioa eskasa dela pentsatzen jarraitzen dut).

Nik beste alderdi batetik ikusten dut kontua. Ez dut uste telebistak soilik material-iturri izan behar duenik. Haratago noa, telebistaren eta mundu birtualaren indarrak batzera ikas-proiektu erraldoi batean. Imaginatzen al duzu 2.010eko Bai horixe! , IKTekin uztartua (podcastak, skype, wikiak, webguneak, e-learning...) eta euskaltegiek (mintza-saioak...) eta euskalgintzak (mintzalaguna...) inplementatua?

Amets hutsa izango da baina badakizu pobre gizajook beti amets hutsari ekiten diogula.

Prosumer

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 17 - 03:29(e)an.

Bai, aukera ona, eta uste den baino errazagoa. Gogoratu hau.

Elenak Web2.0aren beldur antzeko zerbait aipatu du: "Por supuesto, esto da siempre un poco de miedo porque hay ese temor
infundido que la web 2.0 puede empeorar la calidad de los contenidos
". Beldurra, edo horretaz ez konturatzea, edo, besterik gabe, inork ez duela ezer bidaliko pentsatzea. Edo aisialdirako aplikatzen duguna ikastean ere aplikatu ahal dugula okurritu ere ez. 

Dena dela, Ikasbil Cervantestv hori baino aurreratuago ikusten dut alderdi askotatik: bideoen garapen didaktikoa, sailakpena, podcasta... Hala ere, biak alderatuz gero, askok Cervantestv aukeratuko lukete seguruenik. Zergatik? Oso sinplea, aurkezpena eta diseinua. Imaginatu Ikasbil itxura honekin bestela.

Tejua

plisti-plasta (e)k bidalita 2008, Otsaila 17 - 02:28(e)an.

Egia da Cervantesek egiten dituen gauza gehienek badutela teju instituzionalista eta zaharkitu samar hori. Baina nire ustetan telebista / internet mundua (e-learniga...) oso konbinazio potentea izan liteke hizkuntzen ikaskuntza irakaskuntzan.

Guk ere, gure txikian, medio horiek baditugu baina berorien erabilera eskasa egiten dugu (ikasbil barne). Bada garaia honi guztiari bueltatxo pare bat emateko, alegia internet eta telebistaren arteko uztardurari atera ahal zaion probetxua ateratzeko, ezberdin pentsatuz eta, batez ere, anbizio handiagoarekin.

Cervantestv

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 17 - 00:54(e)an.

Elena Benitok iruzkin oso interesgarria egin du e/fl2.0 blogean:
Instituto Cervantes tiene tele en internet.

Kritika egin du gehien bat, baina hausnartzeko moduko ideiak plazaratu ditu zeharka.

Ikasbilen

benito (e)k bidalita 2008, Otsaila 14 - 15:49(e)an.

Tira, konturatzen bagara, Ikasbil EITBren ikus-entzunezko dokumentuekin hornitzen da gehien bat.

Dena dela Cervantestv hori kulturaren hedapenera ikusten dut bideratuago hizkuntzaren ikaskuntzara baino.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia