Ahozkoaren Atlasa
LoturaAtlas oral geurera ekartzeko moduko projektua iruditu zait. Kontua zera da: mapa batean kokatzea hizkuntza batek ahozko ekoizpenean dituen aldaerak. Modu kolaboratiboan, bakoitzak berea igota mapa osatuz.
Projektu polita, ea euskararekin ere egin ahal den.
Ahotsak.com-en ere laster euskalkiak ikusgai
Proiektu interesgarria dirudi, bai horixe. Orain gutxi beste bat ere aurkitu dugu: memoro.org, alderdi linguistikoa baino, memoria historikoa da oinarria.
Goian aipatu duzuen Atlas Oral horren ezaugarrien artean hauxe azpimarratuko nuke: jendearen parte-hartzea bultzatzen duela, proiektu irekia dela. Horrela funtzionatu behar dute proiektuek, gure ustez. Ahotsak.com proiektuan ere horren aldeko apostua egin dugu; oraindik ere, ez nahi beste, baina gero eta tresna gehiago jarriko ditugu jendeak informazioa igo, jaitsi eta zabaldu dezan. Ahotsak.com proiektu irekia da, euskaldun guztiontzat irekia.
Bukatzeko, beste primizia txiki bat :-) Aste batzuk barru, Ahotsak.com-eko informazio guztia euskalkika (eta azpieuskalkika) ere kontsultatu ahal izango da ( mapak ere izango ditu). Atlas Oral horretan egiten den bezalatsu.
Eskerrik asko, Asier
Eskerrik asko informazioagatik, eta primiziagatik. Ea jendea animatzen den zuen lana erabiltzen, jeneroa egon dago ta!
Ahotsak.com
Begira zer daukagun Ahotsak.com-en: Herrien mapa.
Bidali iruzkin berria