05
Urr
2009
15:52

Ahozkoaren Atlasa

Lotura

Atlas oral geurera ekartzeko moduko projektua iruditu zait. Kontua zera da: mapa batean kokatzea hizkuntza batek ahozko ekoizpenean dituen aldaerak. Modu kolaboratiboan, bakoitzak berea igota mapa osatuz.

Projektu polita, ea euskararekin ere egin ahal den.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ahotsak.com-en ere laster euskalkiak ikusgai

Asier - Ahotsak.com (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Urria 6 - 08:48(e)an.

Proiektu interesgarria dirudi, bai horixe. Orain gutxi beste bat ere aurkitu dugu: memoro.org, alderdi linguistikoa baino, memoria historikoa da oinarria. 

Goian aipatu duzuen Atlas Oral horren ezaugarrien artean hauxe azpimarratuko nuke: jendearen parte-hartzea bultzatzen duela, proiektu irekia dela. Horrela funtzionatu behar dute proiektuek, gure ustez. Ahotsak.com proiektuan ere horren aldeko apostua egin dugu; oraindik ere, ez nahi beste, baina gero eta tresna gehiago jarriko ditugu jendeak informazioa igo, jaitsi eta zabaldu dezan. Ahotsak.com proiektu irekia da, euskaldun guztiontzat irekia.

Bukatzeko, beste primizia txiki bat :-) Aste batzuk barru, Ahotsak.com-eko informazio guztia euskalkika (eta azpieuskalkika) ere kontsultatu ahal izango da ( mapak ere izango ditu). Atlas Oral horretan egiten den bezalatsu.

Eskerrik asko, Asier

benito (e)k bidalita 2009, Urria 6 - 16:49(e)an.

Eskerrik asko informazioagatik, eta primiziagatik. Ea jendea animatzen den zuen lana erabiltzen, jeneroa egon dago ta!

Ahotsak.com

benito (e)k bidalita 2009, Urria 5 - 16:45(e)an.

Begira zer daukagun Ahotsak.com-en: Herrien mapa.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ahozkoaren Atlasa

Sindikatu edukia