heriotza

17
Aza
2009
16:23

Dell Hymes hil da

Ez da izen ezaguna izango askorentzat, soziolinguista eta antropologoa, bere ekarpenen artean gure artean ezaguna (beti ez ondo ulertua baina) den bat: gaitasun komunikatiboa kontzeptua sortu eta lantzen hasi zen lehenengoa izan zen.

Bakean bego.

Via: twitter

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
07
Aza
2009
21:08

Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea hil da

Auto-istripu batek eroan digu Juan Jose Zearreta gaur. Euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea azkenotan, baina euskalduntze-alfabetatzearekin lotura handia izan zuen hastapenetako garaian.

Lehen Urratsak, Euskalduntzen eta Alfabetatzen liburu sortetan jardun zuen besteak beste, eta Euskaltzaindiaren babesean AEKren sortzaileetako bat izan zen.

Gogoan izan dezagun, eta gure doluminak familiari, lagunei eta lankideei. 

Via: Filoblogia.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia