garbizaletasuna

03
Ots
2012
18:06

Talibanen haserrea

Talibanekin haserretu egin behar dugu! Bi tresna badauzkazu adierazteko, zergatik ez erabili biak? Adierazkortasuna ematen dio hizkerari. Hizkuntza polita da jendeak hitz egiten duena, nahiz eta euskalkia izan, batua izan, euskañola izan. Ulertzen dut euskalzaleen kezka, baina behintzat esparru informaletan ez dago geure burua talibanek nahi duten ”elebakartasun bikoitz” horretara mugatu beharrik.

— Hanna Lantto

Hanna Lantto finlandiarra euskara ikertzen eta irakasten dihardu Helsinkin. Aizu!koek egin diote elkarrizketa hau:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
18
Ira
2009
14:11

Garbantzuak eta txitxirioak

Egingo dugu zure lana, gustura egin ere, utziko ditugu barazki jangarrien izenak gordailu horretan (UZEIko Biologia hiztegitik hartuta, adibidez); baina ez dugu uste hizkuntza txirotua ez txitxiriotua dagoela, egungo errealitatera egokitzeko eboluzionatu egin duela baizik. Zein euskal jatorriko izen dugu landarezkoetan? Aza,ilarra eta... bale. Porru, baba, tipula, marrubi, gerezi eta gainerakoak kanpotarrei hartu zaizkie.

— Edorta sinatzen duen erabiltzailea

Sustaturen Letrak sare kantoitik atala animatzen hasi da. Maite Goñik idatzi duen Alberjinia eta txitxirioak artikuluaren erantzun batean aurkitu dugu gogoeta hori.

Ez zaizue inoiz gertatu ikasle batek galdetzea "Nola esaten da "garbanzo"?" adibidez, eta zuek pentsakor geratzea. "Garbantzua" erantzun edo "Txitxirioa" erantzun? Garbantzua esanez gero, ikaslea euskaraz ondo jakin ez eta irakasle txarrak garela pentsatuko duelakoan, Txitxirioa esan eta pozik geratu baina hamar minutura ahaztuko duelakoan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia