euskaldun zaharrak

06
Ots
2012
11:55

Meritua, herriak eta japoniarrak

Meritua ez da erdalduntzat ditugun herrietako jendeak euskara ikastea; meritua da euskaldun zaharron komentarioak jasatea. Euskara ikasi eta berrogei urtera ere, euskaldun berri deitzen diegu. Ez zaizkigu euren herriak interesatzen: zer dago, bada, Barakaldon guk ikusteko modukorik? Eta pentsatzen dugu haiek gure herrietara etorri eta flipatu egin behar dutela gure kulturarekin, euskararekin, bizimoduarekin… aber, gure alboko herrietan bizi dira, e? Ez dira euskara ikasi duten japoniarrak, euskal herritarrak dira, geure modu-moduan.

— Onintza Enbeita

Meritua (Berria)

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
02
Eka
2011
00:44

Ixabelen sindromea

Triste samar sentitzen naiz. Gaur goizean ezinekoa izan da euskaraz hitz egitea bankuan. Oso urduri ipini naiz eta ez nuen ezer ulertzen. Bankuko lankide batek galdera batzuk euskaraz egin dizkit eta bat-batean ez nekien ezer. Azkenean, gaztelania erabili dut.

— Amaia (Euskaldunberri naiz)

Kutsidazuko protagonistarentzat bezala euskararen bide batzuk swahili dira ikasle saiatuenarentzat ere.  Hizkuntza biziena ez da eskuragarriena izaten heldu berriarentzat, baina helduberriari ongi etorria ematea errazagoa ote da natiboentzat?

Gasteizen swahili hizkuntza erabiltzen da? (Euskaldunberri naiz)

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia