elaniztasuna

15
Ots
2009
02:39

Bideoa: Living Languages Digital Dialog

Aurreko mezuan aipatu dugu David Harrison hizkuntzalaria. Poptech ekitaldian hitzaldia eman zuen lehengo urtean. Hitzaldia bideoan jaso eta sareratu zen, eta euskaratzeko aukera izan dugu.

Hizkuntzen aniztasuna munduan zergatik behar den izan zuen mintzagai. Argudio nagusiak hizkuntz-ekologiaren markoan kokatu daitezke.

Harrisonek hizkuntzen desagerpena espezie biologikoen desagerpenaren parean jartzen du. Hizkuntzen galera jakintza linguistikoa ez ezik, giza-jakintzaren basean deitzen dionean ere galera handiak ekartzen dituela frogatu nahi du: teknologiak, ingurunearen ezagutza eta interpretazioa... Pertsonen jakintza globalari kalte egiten dio ondorioz hizkuntza txikien galerak.

Aurkezpena nahikoa "amerikanoa" iruditu zait, onerako nahiz txarrerako. Harrisonen argudioak apur bat azalekoak ematen dute batetik, estetika "etkniko" batekoak edo batzuetan. Bestetik, hizlari trebea izan barik, ideien azalpen erakargarria, argia egin du inor aspertu barik. Hitzaldia gustura ikusten da eta bitxikeria interesgarri batzuk kontatzen ditu behinik behin.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia