dixio

24
Urr
2010
20:53

Dixio: hiztegi-tresna interesgarria

Sarean nabigatzen konturatu naiz leku pare batean aukera ematen dutela testuko edozein hitzen gainean klik bikoitza eginez gero hitzaren esanahia azaltzen duen hiztegi sarrera erakusteko. Espainiako Público eta La Razón-en eta Galiziako Xornal.com-en hain zuzen ere, berba bat aukeratu eta haren gainean klik bikoitza eginda, hitz horren esanahia agertzen da koadro batean.

Madrileko egunkarien kasuan Dixio aplikazioa agertzen da, Xornalen kasuan Digalego.com helbidetik ematen dira definizioak. Bistan da testuak ulertzeko laguntzatxoa badela. Aizu! eta HABE aldizkariek adibidez, hitz batzuk aukeratu eta haien esanahia edo itzulpena ematen dute, baina honek testuko hitz guztiak bilatzeko aukera ematen du.

Dixio horren berri bilatuta, ikusi dut  Semantix izeneko enpresa baten produktua dela, egoitzak Bartzelonan eta Bilbon berton dituena, eta, deigarria, erabil daitezkeen hizkuntzen artean euskara dago, hori bai, iturri bakarra euskarazko Wikipedia dugu une honetan.

Hiru bertsio eskaintzen dituzte: mahaigainerakoa, weberakoa eta mugikorretarakoa. Mahagainekoa ordenagailura jaitsi eta instalatzeko moduan daukagu webean bertan. Instalatu dut, eta Windows-en behitnzat windows tekla sakatuta eta saguarekin klik eginda aukeratu duzun hitzaren esanahia ematen dizu edozein programatan ari zarela. Web bertsioa ez dago bertan eskuragarri, eurekin jarri behar da harremanetan.

Honelako aplikazioa interesgarria izan liteke hizkuntza ikasleentzat duda barik. Euskararen kasuan seguruenik gure hizkuntzaren morfologia izango da teknologia garatzeko oztopo (deklinazioa, erroak, atzizkiak...).  Ez dakit honez gero semantix bera edo beste inor berau edo halako zerbait garatzen dabilen, baina tresna polita izan daiteke.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia