didaktika

XXI. mendeko irakaslea

Aldaketa unearen trena galdu nahi ez badugu, irakasleok beste konpetentzia batzuk garatu beharko ditugu: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan tutore eta gidari lanak egiteko gai izan, informazio uholdearen aurrean gure ikasleak ito ez daitezen eta autonomiaz eta kritikotasunez joka dezaten saiatu, gure baliabideak diseinatzeko urratsak eman (horretarako digitalki konpetenteak ere izan beharko dugu), beste irakasleekin elkarlanean aritzeko gaitasuna areagotu (horrela baino ez dugu lortuko gure ikasleak ere elkarlanean aritzea...). Horretaz gain, irakaslearen jardunak indar handiagoa ipini beharko luke ikasleak bere kasa ikas dezan –haren gidaritzapean, noski–, eta bizitzan zehar ikasteko grina ere piztu beharko lioke.

— Maite Goñi

XXI. mendeko irakaslea (Argiaren Euskal kulturaren urtekaria)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikaskuntza formala eta informala: aurkezpen dialogatua

Bartzelonako Unibertsitate Automoan (UAB) II Jornades d’Aprenentatge de Llengües: Entorns, Eines i Recursos Didàctics egin zen lehengo otsailaren 24 eta 25ean.

Jardunaldiaren hitzaldiak eta aurkezpenak bideoan jaso eta UABen kanalean jarri dizkigute. Haien artean gaiagatik eta formatoagatik arreta eman dit Olga Esteve eta Joan-Tomàs Pujolàren Aprenentatge formal o informal, és aquesta la qüestió? saioa (ez dute "enbotatzeko" aukerarik ematen). Aurkezpen dialogatua egin zuten hizlari biek, "teatro" apur batekin (helduen hizkuntza irakasle askok sarri egiten duten modura ;) ) baina didaktikoa eta interesgarria, "informala" eta amenoa, nahi bada, eta katalana ez jakin arrez erraz jarraitzekoa.

Via Enric Serra (berak ere jardun zuen pulpitutik)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Idazten den bezala hitz egitearen perbertsioa

Partiendo de lo que el refrán “La letra con sangre entra” viene a decir a quien se deje escucharlo, se abre una descripción de las diferencias radicales que se dan entre aprender a hablar y aprender a escribir. La relación entre ambas actividades no se puede entender sin analizar la tan extendida perversión que supone hablar lo que se escribe en vez de escribir lo que se habla.

— Mario Gómez del Estal

Marco ELE aldizkarian argitaratu dute Gómez del Estalen Que se vea lo que se oye: a vueltas con los fonemas y las letras lana. Lanaren aurkezpenetik atera ditugu hitzok.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Motibazioa > autonomia ala alderantziz?

Es interesante ver cómo el significado de la aplicación de las nuevas tecnologías en la educación se modifica radicalmente según la valoremos en una perspectiva o en la otra. Si la secuencia es “motivación ? autonomía”, las TIC se convierten en “envoltorios” que otorgan en el corto plazo un cariz innovador a la educación de siempre.

— Alberto Sarbach

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sarea: ikaslearen aukera eta ardura

L'aprenent de llengües que no valora i propicia l'exposició a l'aprenentatge informal de la llengua meta renuncia a una de les estratègies clau del nou aprenentatge lingüístic. El professorat hi pot ajudar, segur, però és l'aprenent apoderat l'únic responsable de conquerir el vast territori d'aprenentatge informal que la xarxa ha obert al seu davant.

— Enric Serra i Casals

Internetek ikaskuntza informalaren ideia nola zabaldu duen azaldu digu Enricek: [625] L'aprenent estratègic: incorporar l'informal ()Aprendre Llengües

Lehen bila joan behar zen hura (hiztunak, hitz egiteko aukerak, testuak...) esku-eskura dugu orain:

La cultura digital ha canviat ara radicalment les coses i ha deixat l'aprenentatge de llengües en una situació insòlita. Els nadius són pertot arreu, l'input lingüístic és a qualsevol racó de la xarxa i a l'abast de tothom. Els espais per a l'aprenentatge informal de llengua se'ns han multiplicat tant, que gestos quotidians entre els aprenents avantatjats de fa només uns anys com anar a buscar un diari en la llengua apresa en un quiosc especialitzat s'han convertit ja en una acció sense sentit. Les possibilitats de viure experiències siginificatives en la L2 són constants: moltes de les nostres tasques quotidianes no transcendents com informar-nos del que passa al món, buscar una recepta de cuina, localitzar un tutorial que ens ensenyi com funciona una aplicació informàtica... podem satisfer-les perfectament en la llengua que aprenem, de manera gairebé natural, a canvi d'un temps que és una inversió valuosa.

Eta horren harira ikaslearen eta irakaslearen paperaz egin du goiko hausnarketa hori (itzultzeko saioa):

Ikasi nahi duen hizkuntzaren ikaskuntza informalerako esposizioa baloratzen eta erabiltzen ez duen ikasleak uko egiten dio hizkuntzaren ikaskuntza berriaren estrategia nagusi bati. Irakasleak lagundu egin dezake, noski, baina bere prozeusaren gidaritza duen ikaslea bera da sareak bere aurrean zabaldu duen ikaskuntza informalerako aukera erraldoiaz baliatzeko arduradun bakarra.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kantuak klasean

Gaztelania klasean kantuak erabiltzeko gomendioak eta ideiak batzen dituen aurkezpen hau aurkitu dugu. Gaztelania eta beste edozein hizkuntza ikasteko klasean erabil daitekeela esango nuke.

4.25
Batez bestekoa: 4.3 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Oinarrizko konpententzietatik hara

Oinarrizko gaitasunak eta haien garapen pedagogikoaz artikulu polita eta ilustratua jarri digu Jokin Lacallek IKTeroak-en. Ezagunak egingo zaizkigun kontzeptu batzuk agertu zaizkigu hor: ataza, curriculuma, jarduera...

Oinarrizko konpetentziak: lau ideia, lau lamina (IKTeroak)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Moodle: unitate didaktikoa sortu

Pedro Lonbidek Moodle-en osaketa funtzio berria azaltzen hasi zitzaigun lehengoan. Orain funtzio hori erabiliz unitate didaktiko bat zelan antolatu daitekeen erakutsi digu.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz esan, erdaraz erantzun eta apurka-apurka

Euskaltegitik bueltan hasi nintzen pixkanaka euskaraz hitz egiten, kostata. Baina bazen koadrilan neska euskaldun bat, andereño zena Iruñean. Oso ohituta zegoen bera euskaraz egiten eta erantzuna gaztelaniaz jasotzen eta orduan berarekin honela egiten nuen. Berak beti euskaraz egiten zidan eta nik erdaraz erantzun. Horrela hasi nintzen. Halako batean, konturatu gabe buelta ematen diozu horri eta euskaraz erantzuten hasten zara, modu naturalean.

— Mertxe Rodriguez "Marimotots"

HABE aldizkariaren "... euskara-ikasle" atalean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo hirukoteko hirugarren hori den Mertxe Rodriguezek kontatu digu euskara nola eta zergatik ikasi zuen.

Mertxe Rodriguez, "Marimotots", euskara-ikasle

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ondo hitz egitearen arrazoia

Hablamos así de bien gracias a que no nos damos cuenta de lo que hacemos cuando hablamos

— Agustin García Calvo

Marcoele aldizkariak ekarri berri digu Agustin García Calvoren Hablando de lo que se habla artikulua (bertan dagoen PDFa jaitsi).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez