didaktika

Plant maker: "hizkuntz-landareak" egiteko tresna

Sintaxi arbolak ezagutu dituze askok eskola denboratik seguruenik. Ingelesaren irakaskuntzarako pentsatuta "Plan maker" tresna hau aurkitu dugu. Funtsean perpaus edo testu baten osagaiak "landare" baten modura antolatu daitezke, kategoria gramatikalei kolore desberdinak emanez.. Online egiten dira landareak eta jpg formatuak gordetzeko aukera ematen dute.

Dena den, argi geratzen da hasiera batean ingelesa bezalako hizkuntza baterako baliagarria dena euskararekin konplikatu egin daiteke, kategoria gramatikalak atzikizkietan ditugula, eta ez hitzetan. Baina tira, erabilpen interesgarriren bat aurkitu dakioke bestela ere.

Hemen duzue bideo erakustaldi bat.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hezkuntza hiztegia online

Nafarroako EIBZk (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) hezkuntza terminoen euskara-gaztelania hiztegia egin eta sarean jarri du denon eskura. Hizkuntza batetik bestera gabiltzanean terminologia finkatzeko tresna lagungarria izan daiteke.

Sustatun informazio gehiago.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikaskuntza kooperatiboa: lotura zerrenda

Ikaskuntza kooperatiboa azken urteotan gehien aipatzen diren gaien artean dugu. Kontzeptu interesgarria izan daiteke guretzat ere, ikastalde batean ditugun pertsona eta mailak desberdinak kudeatzeko adibidez.

Honetaz interesa duenarentzat Fernando Trujillok erreferentzia eta loturen zerrenda interesagarria jarri digu De estranjis blogean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gramatikaren lezioa

Si analizamos las actividades gramaticales de los libros de texto de Lengua castellana, no será difícil constatar la poca variedad que presentan. Y es normal, pues en ellos las actividades de gramática suelen tener como finalidad comprobar que los alumnos se “saben” la lección, y por ello predominan los ejercicios de identificación y descripción de las formas lingüísticas que ha explicado el profesor.

— Felipe Zayas

Horrela hasten da Hacia una tipología de actividades gramaticales artikulu gomendagarria. (Darle a la lengua)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Idazmena eta publikoa

Why, then, do we usually get students to do written work where, we, the teacher, become the only audience? If we truly believe that students sharing ideas with their colleague and partner in the spoken form is the best way for them to develop speaking skills, why not with writing, too?

— Lee Shutler

Ikasleak idazten jartzen ditugu geu irakasleok euren "publiko" bakarra izango garela. Ahozko hizkuntzan trebatzeko bide onena ikaskideekin ahoz jardutea dela uste dugu eta hala egiten dugu, orduan zergatik ez dugu bide bera jarraitzen idatzizko hizkuntzarekin?

An ELT Notebook blogean Making Writing Bearable (Idaztea eramangarria egin edo) sarrera aurkitu dugu. Lee Shutler irakasleak klasean idaztea naturalago eta "jasagarriago" egiteko proposamen zehatz batzuk egiten dizkigu.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Konektibismoa ikasgelan

Nire ikuspegitik, konektibismoari konexionismoari leporatu zitzaizkion kontu berak egotz dakizkioke:

- Gizaki guztiok berdin ikasten dugula pentsatzea. Badakigu jakin, pertsona batzuek okerrago erantzuten dutela kaosaren aurrean eta horrek euren ikaskuntza mugatzen du. Halaber, badakigu pertsona batzuek tolerantzia baxua dutela anbiguotasunaren aurrean, edo pertsona batzuek beste batzuk baino sistematikoagoak izan behar dutela... aspaldi, 1978an Roberta Abraham-ek egindako ikerketek erakusten zuten bezala, "The Nature of Cognitive Style and Its Importance to the Foreign Language Teacher" izeneko argitalpenean.

- Ikaskuntza "norberaren kontua" dela pentsatzea. Edozein ikaskuntza teoriak ikaskuntzaren parte soziala izan behar du bere barnean. Pertsonak ikasten duela esateak eta ondorioz, pertsonak izan behar duela fokoa, ikaskuntzaren ikuspegi psikologizistaren errore handietako bat da (eta neu psikologoa naiz baina onartzen dut akatsa). Sareetan ikasten dugula esateak esan gabe nola eragiten duen zein komunitatetakoak garen, zein den gure familia, gure kultura, gure hizkuntza... ikaskuntzaren globalizazio erradikala sustatzea da eta, horrekin, giza-aniztasunaren asimilazioa.

— Ainhoa Ezeiza

Educared 2011n ponentzia aurkeztu du Ainhoa Ezeizak. Konektibismoa azken urteotan aurrera joan den ikuspegia da, eta ponentziaren laburpen-azalpen hau oso lagungarria izan daiteke gure testuingurua (hizkuntzen ikaskuntza) ideien joan-etorri horretan kokatzeko.

Konektibismoa ikasgelan: Educared 2011 (Ainhoa Ezeiza)

Aurkezpena:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz egiteko aukerak horman

Sakanako Itsasi euskaltegian ideia sinplea eta polita erakutsi digute ikasten dugun euskara praktikara eramateko. Euskaraz egiteko lekuak eta pertsonak klaseko panel batean apuntatzen dira deskubritu ahala.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ebaluazioa, Europako Markoa eta hizkuntza gutxituak, jardunaldiak Bilbon

Ebaluaketa-lana Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan: aukera polita hizkuntza gutxituentzat dute izena jardunaldiek, eta HAEE/IVAPek antolatu ditu. Bilbon egingo dira ostegun-ostiral honetan. Ez zaie publizitate handirik egin baina programa (pdf) interesgarria dute.

Via @plonbide.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurmena lantzeko materialak eskura

Abel Camachok aspaldian prestatu zituen material batzuk jarri ditu guztion eskura. Irakurriz ikasi liburuan planteatu zituen bideetatik antolatutako materialak dira, irakuemana lantzekoak, eta orain arte publikatu gabe egon direnak.

Eskerrak eman gabe ezin utzi aipamena. Aupa Abel.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gailuetarako diseinatu ala gailuak erabili?

...un proceso formativo, en todo caso, se podrá beneficiar de lo que los dispositivos móviles nos aportan: podremos proporcionar podcast para escuchar en el bus, píldoras de vídeo para ver en el sofá, propiciar la comunicación entre iguales, pedir determinados test,... sin hablar de los procesos de gestión donde hay mucho que aportar. Pero no todo debería girar en torno al uso de determinado tipo de dispositivo pues seguramente perderíamos muchas posibilidades que no caben en 4 pulgadas de tamaño.

— Anibal de la Torre

El mlearning no existe y el elearning pronto dejará de ser artikulua publikatu zuen Anibalek duela aste batzuk, eta handik hartu ditugu goiko hitzak eta berekin dakarten gogoeta. Ez dauka zentzurik gailu edo teknologia baterako ikas-prozesua diseinatzea, ikas-prozesuan txertatu behar dira gailuak eta teknologiak komeni eta egin ahal denaren arabera (edo horrelako zerbait).

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez