01
Aza
2010
12:55

Dantzan

Demagun zuk dantza egin nahi duzula, eta zure irakasleek-lagunek-lankideek diote hori denbora galtzea dela. Ez duzu inor ikusten dantza egiten eta komunikabideetan ez du lekurik eta lekua duenean dantzak eragiten dituen lesioak aipatzeko da. Uste duzu horrek ez duela eraginik motibazioan?

— Eneko B.

Mondragon Unibertsitatean egiten ari da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT)  ikastaroaren edizio berria. Ohi duten bezala, ikastaroa jarraitu eta zabaltzeko hainbat bide eman dizkigute: bloga, bideoak, irratsaioak.

Hain zuzen ere ikastaroaren blogean Patxi Gaztelumendik Julen Arexolaleibak eman duen hitzaldiaren laburpentxoa egin, eta Eneko B. izenekoak iruzkin batean utzi digu irudi hau. Ez dakigu ondo zein den iruzkinaren testuingurua, hitzaldiaren bideo edo berri gehiago ez dute zabaldu oraindik, baina irudiak jokoa ematen du motibazioaz eta testuinguruaz ari bagara.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
Sindikatu edukia