20
Urr
2010
16:59

Klaustroak eta irlak

Si el claustro del centro no es tu entorno ve al claustro global, a la red, ahí encontraremos apoyo, actividades... Es un error pensar que somos islas, aunque viene en el origen de la escuela. Somos nodos de una red

— Jordi Adell

Barakaldoko 24. Jardunaldi Pedagogikoetan hitzaldia eman du gaur Adellek, eta laburpen honetan aurkitu ditugu hitzok.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"El claustro de centro no es tu entorno"?? Zein da ba?

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 20 - 19:08(e)an.

Ez naiz Barakaldon izan, ez ditut Jordi Adell-en hitzak zuzenean entzun eta ez dakit ze testuinguruan esan dituen hitz horiek. Beraz, akaso oker ibiliko naiz nire apreziazioan.Azkenaldian irudipena daukat irakaskuntzaren munduan asko hitz egiten ari garela nodoetaz, kanpo sareaz eta ahazten ari zaigula piska bat zein den gure praktikaren "entornoa" (Adell-ek esaten duen bezala). Ulertzen dut esaten duenean klaustro global horretan laguntza ederra topatuko dugula irakasleok, ideia bikainak eta orijinalak topatuko ditugula, kasu askotan gure praktika aspergarri eta monotonoan pizgarriak izango direnak. Asko ikasiko dugu zalantzarik ez; baina non geratuko da xurgatutako hori guztia, nodoan? Sare global mugagabe horretan? Gure gelako lau pareten artean eta gure ikastetxeko mugetatik baina haratago?Zure klaustroarekin bat egiten ez baduzu, didaktikaren oinarrizko printzipioetan konponezinak diruditen aldeak nabaritzen badituzu, zoaz sare globalera? Ez nago ados, inondik inora. Transmititzen diren ideia horiek irakaskuntza indibidualista eta kontserbadorearekin lotuta daudela iruditzen zait eta irakasle "irlaren" kontzeptua areagotzeko besterik ez dutela balio uste dut. Kanpoko sarean are eta nodo sendoagoa bilakatu, eguneroko sare lokalean (astero ia 35 ordu pasatzen dugun horretan) orduan eta "irlagoa" bihurtzen garela uste dut.

Irakasleon lanak, gizarte osoan eragina izan badezake ere, eragin hori benetan nabarmena izan behar bada hori gertuko "entorno"-etan izango da, gure herrian edo auzoan bizi diren familiengan, ikasle zein guraso. Eskaintzen dugun zerbitzua kalitatezkoa izatea nahi badugu, proiektuak koherentzia minimo bat izatea nahi badugu, eredu pedagogiko berritzaile bat eskaini nahi badugu derrigortuta gaude barruan aldaketak bultzatzea. Eta horrek eskatzen du kanpora begira egotea bai, baina barruan eredu berri baten alde lan egitea, horrek askotan ingurukoekin tirabira bat baino gehiago izatera eramaten bagaitu ere. Benetako irakasle berritzaileek euren lana kanpotik barrura enfokatuta egin beharko lukete eta irudipena daukat une honetan sarean nagusitzen dena juxtu-juxtu kontrakoa dela: barrutik kanpora, bakarka lanean ari diren irakasle berritzaile gehiegi daudela.

Nik Jordiren hitz horiei buelta emango nieke:  "Si el claustro del centro no es tu entorno ve e intenta cambiarlo: conviértete en agente del cambio" Baina bide hau gogorra da, asko erretzen du eta, gehienetan, ez dugu bakarkako esperientziekin jasotzen dugun satisfazio eta kanpo errekonozimendu bera lortzen. Horregatik, bada ezpada, administrazioari utziko diogu aldaketaren erantzule nagusiaren papera.

Klaustroa eta sarea

Iñaki Murua (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 20 - 20:40(e)an.

Duela gutxi beste blog batean egin nuen antzeko iruzkina eta gaur bertan twitter bitartez ere bai: sarea eta nodoak bai, baina egunerokoa eta ondokoa ahaztu eta alboratu gabe. Erakunde baten baitan aritzean, erabatekoa ez bada ere,  maila bateko koherentzia ezinbestekoa delako nire ustez. 

Sareak eta sareak

benito (e)k bidalita 2010, Urria 20 - 22:11(e)an.

Hitzekin jolastu daiteke modu askotara, eta sarea hitzak adiera zabala du. Nik Jolausen kezka ulertzen dut, azken batean ez bazara online irakasle isolatua behintzat, zentro, ikasgu edo inguru bat edukiko duzu, eta hori da zure garapen esparru hurbilena.

Baina hitzarekin jolastuz, akaso kontua ez da "etxea" vs. "sarea", akaso etxean ez dugu sarerik eratzen lortzen, ez dugu komunikazioa, elkartrukea, partekatzea eta hausnarketa komuna bideratzera ailegatzen, ez gara "sare" bat alegia. Eta batzuek errazago aurkitzen dute sare hori sare telematikoan fisikoan baino. Bistan da, dena dela, horrek zer dakarren: zentroko komunitatea ez da kohesionatzen, sakabanatu ere egin daiteke, eta Iñakik dioen modura, koherentzia ere gal dezake.

Adellen hitzek ihes egiteko hautu bat erakuts dezakete agian, eta seguruenik, Jolausek dioen modura, etsipenean jausi ez egitearren askok nahiago dute etxetik kanpora begira jarri. Eta ez da kaltegarria izango hortik ilusioa eta gogoa edaten badute. Baina uste dut aurrera-kanpora begira dagoen horrek ezin duela pentsatu berak bakarrik aldatu behar duela etxea, zentroaren ardura ez baita berarena bakarrik.

Noski ez dela kaltegarria

Jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 21 - 11:43(e)an.

Noski ez dela kaltegarria izango, kontua da gero non barreiatzen den kanpotik xurgatzen den guztia, jasotako horrek zure inguru hurbilenean eragiteko balio duen, hain urruti sentitzen duzun klaustro horrekiko somatzen duzun aldea murrizteko baliagrria ote den.

Zenbatetan entzuten da sarean zeinen zaila izaten den irakasleria bere ohikotasunetik, bere konfort zonatik mugiaraztea. Sentsazioa daukat sareko nodo bihurtu garenorekin ere ez ote den antzekorik gertatzen. Gure konfort egoera hori kanpoan aurkitu dugu, hortxe dauzkagu gure iritzi pedagogikoekin bat egiten duten laneko kolegak, hortxe dauzkagu gure lana errekonozitzen digutenak, hortxe ditugu gure jarraitzaile eta "lagunak"... zertarako jaitsi orduan "lainotik" (si se me permite) eguneroko errealitate gordinera ulertzen ez gaituzten irakasle masa handi bati sarean topatzen ditugun marabilen inguruan begiak irekitzea? Tira, tira.. horrelakorik ez. Hobe ni bezala pentsatzen dutenekin jarraitzea, blogfesoreak zirenak lehenik, potachovizatuak gero eta ez dakit ze gehiago hemendik gutxira.

Aurrera-kanpora begira dagoen horrek ezin duela etxea bakarrik aldatu diozu. Arrazoi guztia daukazu. Ez dakit ba sarean transmititzen den mezua ez ote den oraindik pretenziosoagoa. Ez dakit ni naizen bakarra horrelakorik nabaritzen duena baina zabaltzen ari diren ideia batzuekin (testu liburuen desagerpena, ikaskuntza ingurune pertsonalena...) irudipena daukat hezkuntza sistemaren iraultzaren muturrean kokatu nahi gaituztela mundu birtual honetan biltzen garen irakasleoi. Nik neuk hori bera pentsatzen nuen duela urte batzuk. Badago halako izpiritu reformista moduko bat sarean, oso naif eta erraz konektatzen duena irakasle askorekin. Nola demontre aldatuko dugu hezkuntza sistema gai ez bagara gure gertuko eragite ingurunean aldaketak eragiteko gai? Etor daitezela nire ikastolara liburuak soberan daudela diotenak edo ohiko 15 orduko ikastaroak pikutara bota behar direla eta norberak bere PLEa sortu duela planteatzen dutenak euren azalpenk ematera. Ea zernolako errealitatea topatzen duten.

Egoera honi irakasle bakar batek buelta ez dio emango, noski ezetz. Baina transmititzen diren mezuetako askok (140 hizkiz osatuta ideia polit, titular dotore eta esaldi orijinaletako askok) hori bultzatzen dutela iruditzen zait. Oso leku gutxitan irakurri dut "zoaz kanpoan jaso duzunarekin, sortu lan-taldeak eskola barruan eta ahalegindu zure gertuko ingurunean aldaketak eragiten, hauek txikiak badira ere" bezalako mezuak. Horrelako mezu gutxi irakurriko dituzu Twitter-en. Zorionez badago jendea, sare sozialetatik kanpo bada ere, horrelako ideiak defendatu, zabaldu eta, neurri batean bidea markatzen, ahalegintzen direnak, Boris Mir lekuko.

Ezkertia eta besoa

benito (e)k bidalita 2010, Urria 21 - 12:04(e)an.

Duela gutxi, eztabaida batean sartuta norbaitek halako zerbait esan zuen: "Internetetik bakarrik ezin da euskara ikasi". Eta hori entzunda galdera bat etorri zitzaidan, eta halaxe bota nuen: "Nork esan du hori ba, euskara Internetetik bakarrik ikas daitekeela?".  Akaso baten batek usteko du hori, baina ez dut uste honetan gabiltzan "teknomanikakook" inoiz horrelakorik predikatu dugunik. Baliteke hala ere, askok interpretazio hori egin izana, eta euren mapa mentalean halako bataila marraztea: edo Interneten edo aurrez aurre, bata ala bestea dabiltza hor,. eta bakoitzak baten edo bestearen aldean kokatu behar duelakoan ezinbestean.

"Ezkertia zara? Ez? Ba,  orduan moztu ezazu ezkerreko besoa" bezalakoak erabil daitezke honakoak deskribatzeko. Eta alde guzietan ager daitezke horrelako interpretazioak, batean edo bestean. Futbolaren irudia izan daiteke ona honetarako: ezkerrak eta eskuinak izan daitezke fuutbolariak, hanka biekin ondo jotzen dutenek abantaila dute, baina kasu guztietan taldean dihardute denek, bakoitza bere lekuan taldekideekin jokoa eraikitzen, golak taldeari apuntatzen zaizkio azken batean.

Bata ala bestea ez, nik biak ala biak

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Urria 21 - 14:51(e)an.

Adell bera izan da dikotomia hori planteatu duena Benito: "Si el claustro del centro no es tu entorno ven al claustro global, a la red, ahí encontraras apoyo" Hor bai agertzen dela garbi zuk diozun "ezkerra ala eskuina" hori.

Nik planteatzen dudana ez doa hortik. Nik derrigorrezkotzat ikusten dut sarean dabilen eztabaida neure errealitatera ekartzea, niretzat berebiziko garrantzia dauka. Sarean une honetan topa daitekeen eztabaida pedagogikoa nezkez aurkitzen duzu klaustro askotan eta behar-beharrezkoa ikusten dut gai horiek gure egunerokotasunera "jaistea". Baina aurrez aurre daukadan errealitatea ezagututa, sarera "igotzen" naizenean antzematen ditut batere garrantziarik, aplikagarritasun oso gutxi dituzten planteamendu batzuk, oso populistak direnak baina inongo praktikotasunik ez dituztenak. Nire ikuspegitik eskola eredu berri baten bila bagabiltza benetan, ezkerrak ala eskuinak, biak ala biak behar ditugu.

Eta horrek eskatzen ditu trebetasun eta gaitasun berezi batzuk garatzea, oso gutxitan aipatzen direnak. Lehenengoa Adellek aipatzen duen alfabetizazio informazionalarena izan daiteke(pentsamendu kritikoarekin lotuko nuke nik). Gure eskola proiekturako gaur zer den errelebantea eta zer ez ondo desberdintzen ikasi behar dugu. Sinisgarritasun gutxi eta aplikagarritasun oraindik gutxiago dituzten ideia asko dabiltza bueltaka, sarean oihartzun handia lortzen dutenak baina hortik aterata balio gutxi dutenak egunerokotasunean. Bigarrena konplexuagoa da; nola moldatu, egokitu, trasnmititu klaustroari, modu ulerkorrean eta inor uxatu gabe, sarean topatzen diren eta guretzat benetan kritikoak diren alderdiak. Ez dakit ze gaitasunekin lotu behar den kontu hau; komunikaziorako gaitasuna, emozioen kontrola, asertibitatea.... Dakidana da benetan lan astuna eta nekeza dela eta beharrezkoa den profil profesional eta pertsonala benetan berezia izan behar duela. Hamar hilabete daramat ikastolan kontu honetan, internet eta aurrez-aurreko harremanen arteko oreka bilatzen, interneten zuria dena gure egunerokotasunean beltza ez dela azaltzen, teknologia eguneroko lanerako lagungarria izan daitekeela azaltzen eta frogatzen... eta benetan, orain arteko lanik zailena eta frustranteena dela esango nuke. Tira, agian erosoago izango litzateke niretzat ezkerreko besoa moztuko balidate, eskuina bakarrik erabiltzen dutenen artean akaso zoriontsuagoa izango nintzateke. ;-)

Hori da, Jolaus

benito (e)k bidalita 2010, Urria 21 - 17:04(e)an.

Badakit ez dela hori izan zuk esan nahi duzuna, ezta Adellek ere seguruenik. Baina marraztu duzun mapa neuk ere ikusten dudala uste dut: prediku eta aldarri asko bateko, eta "sota, caballo y rey" asko besteko.
Bota nahi izan dudan ideia nagusia berriz, hau da: sarea ez da Internet, sarea pertsonek osatzen dute, bardin izango zara sareko nodo Twitter-eko aktibitatean zein irakasle-gelako aulkian ipurdia jarrita, areago, eta hori esan nahi izan duzula uste dut, sare birtuala sare fisikoarekin elikatzen da (baita kontrara ere noski), eta sarea elikatzea sareari edukiak gehitzea eta eduki horien inguruan interaktuatzea da, hori ez bada egiten ez dago sarerik, ez fisikorik, ez birtualik.

Ea zelan lortzen dugun euskarri guztietan sareak eratzea, eta sareok ezkontzea.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Klaustroak eta irlak

Sindikatu edukia