15
Ots
2010
17:13

Gramatika eta gramatika ez dena

No estoy seguro que sea bueno impartir tanto contenido gramatical, sobre todo cuando vemos que las grandes carencias se dan en la composición y comprensión textual, algo que, salvo raras excepciones suele ser marginal en los exámenes de lengua de muchos institutos

— Antonio Solano

Tres tizas blogean Patxo Landak idatzi duen ¡Peligro!: escuela mezuan egin du iruzkina Antonio Solanok.

Eskola mundutik datorren gogoeta da hau dena, beharbada euskaltegietan gaindituago dago (edo ez?). Interesgarria edozein kasutan Patxoren mezua bera.

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gramatikaren pisua

beolarra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Otsaila 17 - 11:11(e)an.

Solano jaunaren hitzek zer pentsatu ematen dute, azterketetan institutuko ikasleek testu gutxiri egin behar diote aurre, eta hala ere ikasgeletan gramatika gehiegi ematen dela uste du.

Gurean berriz, azterketa gehienetan ikasleek testuak ulertu eta sortu behar dituzte; baina gure gela barruko jardueren %50 "kontesturik gabeko gramatika" ematen segitzen dugulakoan nago: sste honetan lehenaldia, datorren astean elkar, hurrengoan lokailuak... Gero ikasleak ikusiko du zelan eraman praktikara (ahozkora zein idaztzikora). Are gehiago, gramatika denon artean landu eta zuzendu egiten da, normalean klasearen lehen zatian, ikasleak fresko daudenean, denok adi eta parte harzeko prest, galdetu, komentatu...

Baina idatzizkoa bazter batean segitzen dugu zuzentzen? Elkarri testuak irakurri gabe? Idatzizkoa trukatu gabe? Eta ahozko jarduerak? ikasleek gaia aurkeztu behar dutenean, segitzen dute alde egiten?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Gramatika eta gramatika ez dena

Sindikatu edukia