27
Aza
2009
18:44

Ez dakit esan beharrean, ez da esaten...

Frankismo garaia zen, sakona, eta hasieran denok erdaraz egiten genuen, inori ez zitzaion euskaraz egitea bururatzen. Baina venezuelar hark, Mendizabalek –gurasoak euskaldunak izango zituen, gerra garaian hara joandakoak– behin galdetu zidan: “Oye Etxebarria, tú ya sabrás euskara?”. Eta nik baietz. Eta ea irakatsiko ote nion. Eta nik baietz. Eta esan zidan, “ea, nola esaten da euskaraz...” ez naiz oroitzen hitza zehazki zein zen, baina hitz tekniko bat zen, esate baterako: “Nola esaten da euskaraz elektroia?”. Harri eta zur geratu nintzen, eta erantzun nion: “Hori ez da esaten”. Inuzentea ni! Ez nekiela esan beharrean ez zela esaten erantzun nion, lotsagatik

— Joserra Etxebarria

Aste honetako Argia aldizkarian Joserrari egin dioten elkarrizketan irakurri dugu pasarte hori. Bilbora etorri eta euskararekin zelako harremana izan zuen kontatzen duenekoa.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ez dakit esan beharrean, ez da esaten...

Sindikatu edukia