12
Eka
2009
12:59

Zertan ari gara?

No es lo mismo “fabricar lavadoras” que “trabajar duro para ahorrar agua lavando ropa con un electrodoméstico”

— Julen Iturbe-Ormaetxe

Hitz horiek irakurri dizkiot Juleni La esclavitud del producto artikuluan. Akaso ez dauka lotura zuzen-zuzenik gurearekin (nik ez nuke halakorik esango), baina ezin izan diot parafrasiari eutsi: Ez da gauza bera "klaseak ematea" edo "euskara ikas dadin lan egitea". Zer deritzozue?

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Produktua eta solasa

Plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Ekaina 13 - 07:01(e)an.

Finean, Julenen artikuluak dioena zera da: ez dela nahikoa merkatuan produktua ipintzea, merkatu hori pertsonaz osatua dagoenez beharrezkoa dela pertsona horiekin 'elkarrizketa' bideak zedarritzea; elkarrizketa honen bidez produktua hobetu ez ezik, etengabe egokitu ahal izango baitiogu merkatu hori osatzen duten pertsonei.

Hau da, auto baten fabrikazioan ingeniariak behar direla baina baita gizartearen eta norbanakoaren ahotsa aditzen duten soziologoak eta abar.

Eta guk, zer produktu eskaintzen dugu: euskara, titulua, komunikazio-komunitatea? Ba al dugu elkarrizketa-jariorik gure ikasle-komunitatearekin? Elkarrizketa horren ondorioz, ezer aldatzeko malgutasunik ba al dugu?

Saltzen, saltzen...

benito (e)k bidalita 2009, Ekaina 13 - 10:48(e)an.

Merkatu terminoetan, guk produktuak barik zerbitzuak eskaintzen ditugu: euskara ikastaroak, klaseak eta abar, hau da, garbigailu fabrikatik baino hurbilago gaude garbitegitik.

Terminoak gorabehera, Julenen hitzak bi pausotan ulertu ditut:

  1. Gure produktuek eta zerbitzuek funtzio bat daukate azken batean, eta jendeak hori espero du gugandik. Gure kasuan, euren espektatibak (titulua, hizkuntza-komunitatera hurbildu, erronka pertsonala gainditu...) asetzeko euskara ikasteko bidean gidatzea edo laguntzea.
  2. Ikuspegi horretatik, ezinbestekoa da produktuarekin edo zerbitzuarekin itsutu beharrean "merkatuaren" ahotsari kantxa ematea. Pertsona horiei begira jarri eta haiekiko elkarrizketan (Cluetrainen adieran) hartu behar da oinarria gure jarduera garatzeko, ez soilik jardueraren barne-analisian. 

Ikaskuntzaren aldetik ematen dizkiogu bueltak sarri bipuntuzerismoari, baina ez dezagun ahaztu gurea i(ra)kaskuntza ez ezik, neurri handi batean merkatu-jarduera ere badela, eta alor horretan 2.0 izatea blogak, wikiak, sare sozialak eta enparauak erabiltzea baino askoz gehiago da. "Web soziala" esaten denean lehenengo osagaian zentratzen gara usu, bigarrena banezina dela ahaztua: web-ean egon behar da, bai, baina, batez ere, "soziala" izan behar da, web-ean zein web-etik kanpo. Eta gauzak "saltzean" ere bai.

Zure galdera beraz zehaztu egingo nuke. Izan ere, gure kasuan erraza da esatea "Jakina, guk ikasleekin hitz egiten dugu, euskara praktikatu dezaten, eta klasean zelan ari garen komentatzen/ebaluatzen dugu". Ondo dago hori, dudarik ez, baina elkarrizketa beste bide batetik ere eraman daiteke: "Zure espektatibak betetzen ditugu?", "Zer gehiago behar zenuke?", "zer gehiago egin liteke euskara ikasteko?"

Ez nuke esango hau egiten ez denik, ez. Baina oro har sentsazioa daukat gurean produktu-zerbitzuen zerrenda mugatu batean gaudela kateatuta: euskara klaseak maila-modulazio katea zurrun batean, eta elkarrizketa horretatik etor daitekeena -Prokustoren ohearen antzera- horra estutzen saiatzen gara. Hau da, gure produktu-zerbitzu horri bueltak ematen geratzen gara, azken xedea klaseak ematea soilik bailitzan.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Zertan ari gara?

Sindikatu edukia