22
Urt
2009
01:23

Hizkera kontua

Hizkera hotza, erakarpenik gabea eta arroa izanda, enpresek hormak eraikitzen dituzte euren merkatua aldenduta mantentzeko.

Enpresa ipintzen duen lekuan beste zerbait ipiniko nuke, baina ez dut berba egokia aurkitzen. Lagunduko?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurriberri dut manifestua

nerea (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Urtarrila 22 - 14:17(e)an.

Irakurriberri dut manifestua eta ideia batzuk oso interesgarriak iruditu zaizkit; niri ere halako paralelismo bat etorri zait gogora. Enpresa jarri beharrean euskaltegia jarriko bagenu, zer ondorio aterako genuke?
Zer pentsa eman dit. Esate baterako, askotan publizitatean, propagandan, ikasleak erakartzeko orduan, egia osoa esaten ez dugulakoan nago,are gehiago, titualzioen kontu honekin. Alde batetik, aspertuta gaude "titulitis"arekin, motibazio bakar mugatzaile horrekin, baina kanpora begira hori saltzen ari gara, "bezeria" gehiago erakartzeko-edo.
Bestetik, geure burua profesionaltzat, seriotzat eta eraginkortzat daukagu (eta hartakotzat daukat nik ere), kalitatezko zerbitzua ematen dugu, metodo berritzaile eta puntakoak darabiltzagula esanez saltzen dugu produktua, baina gero emaitzak ez dira halakoak, edo behintzat halako "efizientzia"tik espero zitezkeen adinakoak. Halako publizitate ponposoaren aurrean, eguneroko jarduna askozaz ere apalagoa da.
Nago ez dugula asmatzen egia osoa esaten, beldurra ematen digula eguneroko errealitatearen erretratu hurbilago bat egitea.
Ez al dugu kanpora begira (ikasleak, komunikabideak...), diskurtso triunfalista eta hanpatuegia erabiltzen, oro har?. Jakina, bizi dugun egoeran geure burua babestu beharra daukagu, baina ez dakit nik diskurtso egokiago eta errealistago baten faltan ez ote gauden.

Marketing-a

benito (e)k bidalita 2009, Urtarrila 23 - 01:54(e)an.

Kaixo Nerea, ongi etorri txoko honetara. Ekarpen interesgarria egin diguzu duda barik, gutxitan aipatzen den kontua eta gehiago jorratu beharko genukeena nire ustez.

Cluetrain manifestu hori hain zuzen ere merkatua eta beraren ingurumari guztia (enpresa, negozioa, marketing-a...), ulertzeko era berri baten aldarria dela esan daiteke, internet eta teknologiek ekarri dituzten konexioek nola eraldatu dezaketen mundu hori. 

Eta zuk esan duzunari tiratuta, esango nuke gurean azkenotan "merkatu" ikuspegia hartzen hasi garela, hau da, gure jardunari "negozio" dimentsioa hartzen, baina uste dut mundu horretan gertatzen ari diren berrikuntza interesgarri horiek barik, enpresaren ikuspegi teknokratiko hutsal batera ari garela jotzen sarritan: kalitatearen aldarri zehaztugabea, neurgarritasunaren obsesioa, aginte-koadroak.... eta aldi berean enpresa munduan aldarrikatzen hasi diren -eta gurean ezagunak diren- faktore batzuei bizkarra ematen diegula. 

Cluetrain horretan adibidez, behin eta berriz aipatzen dira "elkarrizketa", "berriketa", "komunikazioa", "pertsonak"... Gurean berriz "adierazleak", "emaitzak"... Askotan zer nahi dugun oso argi eduki barik. Hortik espero daiteke marketing arloan zuk aipatzen duzun hutsalkeria hori nonbait.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Hizkera kontua

Sindikatu edukia