12
Urt
2009
00:58

Prestigioa eta zenbakiak

Hizkuntza bat prestigiotik egin beharrean zenbaki-estatistiketatik mantentzen bada bizirik, balioa galduko du konpetentzia kulturala librea den testuinguru batean.

— Emilio Quintana

El Paiseko artikulu honen harira dator iruzkina, eta gaztelania du mintzagai, gaztelaniak munduan ei duen prestigo urria hain zuzen ere.

Edonola ere, euskara bezalako hizkuntza "txiki" baten kasurako ondorio pare bat atera daitezkeela begitantzen zait. Akaso Fermin Etxegoienek eskatzen duen "estetika" haren ildotiko zerbait, edo beharbada itzulpen hutsa, errituala edo paisaia linguistikoaren apaingarria baino zerbait gehiago den hizkuntza; edo besterik gabe, esanahi bereziren bat jaulkitzen duen hizkuntza bezala ikusita.

Bide batez, hainbat lekutan kulturak bizi duen loralditik hasi da tiratzen Emilio, Ruper Ordorikaren aipu hau etorri zait gogora.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Prestigioa eta zenbakiak

Sindikatu edukia