08
Abe
2008
18:09

Partekatzea berezkoa?

Berez jendeari gustatu egiten zaio sortzen duena partekatzea, baina ideiak babestu egin behar direla dioen kultura batean partekatzeko beldurra sortzen da jendearengan.

[...]

Zenbat eta gutxiago partekatzen duzun, orduan eta botere gutxiago edukiko duzu.

Sharismoa izeneko kontzeptua (ideologia?) aurkeztu du Isaac Mao txinatarrak. Nodos Elen aipatu du Emilio Quintanak, baita haren testua gaztelaniara itzuli ere.

Partekatzeren aldarri bizia egiten du Maok. Porrokatuegia iruditu zait batzuetan, eta "kandido" samarra ere bai, baina oinarrizko ideia bat aintzat hartzekoa begitandu zait: partekatzea joera naturala da pertsonarengan, garunaren funtzionamendua ere horrelakoxea da, eta partekatzearekin gehiago dago irabazteko galtzeko baino.

Edozelan ere, partekatzearen onurak eta kalteak gurean egosi beharreko eltzekaria dela uste dut.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mao profeta

plistiplasta (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2008, Abendua 8 - 19:35(e)an.

Profeta batek bezala idazten du eta 'ismo' berri batekin datorkigu. Asmoak asmo, ez ditut gustuko honelako morroiak, zuk sarean bilatzen dituzun armiarma baltzen tankera hartzen diet. Dena dela, arrazoi duzu, partekatzearena egosi beharreko eltzekaria dugu guk ere.

Naïf

benito (e)k bidalita 2008, Abendua 8 - 21:26(e)an.

Kar, kar... Profeta baino, apur bat naïf iruditu zait mao-ismo berri hori. Ideia kontundenteak izan daitezke ondo argumentatu eta biribilduz gero, baina nahikoa azal(or)e(t)an geratu da nire ustez.  Neuronen funtzionamenduarena pentsatzen dut Siemens-Downes binomiari ere irakurri diodala lehenago ere.  Hala ere bada manifestu modura neuk ere erabiliko nukeen leloa: "Gustatzen zait konpartitzea,  eta kitto!".

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Partekatzea berezkoa?

Sindikatu edukia