01
Aza
2010
11:46

Diccionario Callellano: hiztegi kolaboratiboa sareak ilustratuta

Lotura

Nodos Eleko Emilio Quintanak aurkeztu digu sarean egiten hasi diren hiztegi hau. Kaleko gaztelaniaren hiztegi kolaboratiboa izan nahi du. Jasotzen duen edukia interesgarria da duda barik: hizkera arruntean sortzen diren hitz eta esamolde biziak eta berriak, bizimoduaren joan-etorriarekin eta eduki soziokulturalak deitzen den horrekin lotuak, baina horrekin batera formatuak eman dit arreta. Hiztegi kolaboratiboa da batetik, edonork bidal dezake ekarpena, eta kontzeptuak sareko edukiek ilustratuta dakartza: argazkiak, testuak, bideoak.

Alpha fasean ei dago, baina ideia bista-bistan dago, eta teknikoki erraza da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Diccionario Callellano: hiztegi kolaboratiboa sareak ilustratuta

Sindikatu edukia