15
Abe
2009
16:38

Testuen bideo-zuzenketa

Lotura

Beak, kontinentean dugun kontaktuak Wink, jarri gaitu jakitun. Frantziako telebista-albistegi honetan testuak eta azterketak bideoaren bidez zuzentzen dituen hizkuntza-irakasle ingeles baten berri eman dute. Russell Stannan du izen-abizen eta webgune. Eta zer egiten du Russell honek? Erraza:

  1. Ikaslearen testua testu prozesadore batez zabaldu ordenagailuan.
  2. Screencast edo pantailan geratzen dena bideoan grabatzeko programa bat (Camtasia kasu honetan) martxan jarri.
  3. Zuzenketa egin eta komentatu, mikrofonoa ere zabalik dagoela
  4. Amaitu ondoren, bideoa gorde eta ikasleari bidali

Betiko zuzenketa da, baina formatu berri honetan ikasleak pozik dabiltzala dio Stannanek. Proba egin beharko litzateke. Stannanek dio irakasleari ez dakarkiola ahalegin estrarik gainera. Hala den konprobatzen inor animatuko?

Baten bat ezagutzen dut zuzenketaren tortura arintzearren gustura probatuko lukeena.Tongue out

Hemen daukazue lagin bat.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zuzenketekin kokoteraino

Maite (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 16 - 00:05(e)an.

Uffffff, aipatu xamarra sentitu naiz!!! ;-) ;-)
Probatuko dut, noski, eta zu, Benito, jarraitu ikertzen. Ea noiz topatzen didazun testuak bakar-bakarrik zuzentzen diren sistema bat. Gertu ikusten duzu? ;-)

Testu autozuzendua

benito (e)k bidalita 2009, Abendua 16 - 16:52(e)an.

Testuak bakarrik zuzenduko diren eguna, ja, ja, ja... Ez dakit ba. Hori baino lehenago etorriko dira hauek:

  • Testua idazten/esaten duenari abisua ematen dioten sistemak. Zuzentzaile ortografikoek dagoeneko egiten dute.
  • Nahi duzunaren arabera neurrira testua sortuko dizuten sistemak Honelako zerbait.
  • Irakasleak eskatu dizun testua zuzenduta aurkitzeko aukera emango dizuten errepositorio gero eta handiagoak.
  • Testua erabiltzaileen artean zuzentzeko aukera emango duten zerbitzuak. Honelakoak ere badaude honez gero. Orain ez dut aurkitzen baina ingelesez baten bat dago.
  • Ikasten eta idazten gustura eta mimoz jardunda autozuzenketa-makinak bihurtuko diren ikasle ekinak.

besterik?

Bea (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 16 - 16:16(e)an.

Iep.
Bon, hitzemana nuen hemendik aitzina serios izanen nintzela beraz...
Tresna honetaz ematen den erabilpen potentziala zuzenketarakoa da. Bainan tresna interesgarria litzateke ere beste hainbat gauza egiteko. Adibidez:
- azalpen orri totxo bat eman ordez, azalpenak molde erakargarriagoan eta agian adierazgarriagoan emateko;demagun idazlan baten egituratzeaz, testu aberasteaz... nik dakita zer gehiago, igual gramatika azalpenak ere
- baliabide batzuen erabilpenaz tutorialak egiteko.Zeren eta ongi da baliabideak ukaitea edo jakitea existitzen direla bainan askotan jendeak ez daki horien erabiltzen.
- Edozein motako tutorialak egiteko eta hau beren lehen edo oinarrizko funtzioa da uste dut.

Egia da autoikaskuntzan eta teleikaskuntzan eta holakoetan ez dudala esperientzia haundirik, bainan hauek dira bururatzen zaizkidanak. Antzeko bat erabili nuen duela zenbait urte, bainan ez euskalduntze klaseetako. Nahiko txukun gelditu zen afera.
Eta autoikaskuntza ari zaretenek egiten dituzue holakoak asko ez?

Bestalde, Maiterentzat, behar zenuke lortu zure ikasleak arras formatatzea eta hori lortzen duzun egunean, konparazio logizielak erabiltzen ahalko dituzu, haien lanak eredu bati konparatu eta automatikoki zuzenduko dira...

Horra. Ongi izan.

Pingback

Twitter Trackbacks for Testuen bideo-zuzenketa | Atoan [kar (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 15 - 17:13(e)an.

[...] Testuen bideo-zuzenketa | Atoan atoan.karrajua.org/091215/testuen-bideo-zuzenketa – view page – cached Beak, kontinentean dugun kontaktuak , jarri gaitu jakitun. Frantziako telebista-albistegi honetan testuak eta azterketak bideoaren bidez zuzentzen dituen hizkuntza-irakasle ingeles baten berri eman... Read moreBeak, kontinentean dugun kontaktuak , jarri gaitu jakitun. Frantziako telebista-albistegi honetan testuak eta azterketak bideoaren bidez zuzentzen dituen hizkuntza-irakasle ingeles baten berri eman dute. Russell Stannan du izen-abizen eta webgune. Eta zer egiten du Russell honek? Erraza: 1. Ikaslearen testua testu prozesadore batez zabaldu ordenagailuan. View page [...]

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Testuen bideo-zuzenketa

Sindikatu edukia