14
Aza
2009
21:19

Azpitituluek laguntzen dute hizkuntzak ikasten?

Lotura

Ikerketa egin dute Nimegako (Herbehereak) Radboud Unibertsitateak eta Max Planck psikolinguistika institutuak. Bertako ikasle batzuei bideo batzuk ipini dizkiete, batzuetan ingelesezko azpititulukein, besteetan euren ama hizkuntzan (neerlandera). Ondorioen artean, bigarren hizkuntzako azpitituluek ulermena garatzen ama-hizkuntzakoek baino gehiago laguntzen dutela dirudi. Bestalde, aldaera dialektalak ezagutzen eta ulertzen ere lagungarriagoak bide dira.

Interesgarria, eta logikoa ere badirudi. Hala ere, Europa Press-eko albistearen titularra gehiegizkoa iruditu zait. Gehiago lagundu dute bigarren hizkuntzakoek, baina ama-hizkuntzako titularrek ere zerbait ikasten lagunduko dute, ezta? ikasprozesuaren beste une batean, beste trebetasun batean edo bestelako edukiren bat akaso.

Via: Menéame.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Azpitituluek laguntzen dute hizkuntzak ikasten?

Sindikatu edukia