17
Ira
2009
13:38

Gaztelania ohetik bota duten bikoteak

Lotura

Titulu deigarri horren azpian Argiaren erreportaje interesgarria dago. Etxean hizkuntza ohiturak erdaratik euskara aldatu duten bikoteak. Duela hilabete batzuk zabaldu zen *Soziolinguistika klusterrak gai honetaz egin duen ikerketa eta handik hartu du iturria erreportajeak. Esan bezala gauza interesgarriak irakurriko ditugu:

Bi kideak euskaldun zaharrak ez ziren kasuetan –aztertutako gehienak–, beti egon da ikasketa prozesu bat tartean bilakaera hauetan. Hala izan denean, euskarazko erabilpena dosifikatzen joatea askok aipatu dute: errazenak egin zaizkien egoeretatik hasi dira, zailegia zaiena momentuz gaztelaniaz eginez eta progresiboki gehitzen joanaz.

Duda barik euskalduntzera hurbilduko zaizkigun lagun askok bikote hauen bidea hartu nahi lukete, eta esango nuke gure ikasleriaren parte garrantzitsua direla, kantiateagatik ez bada, kalitateagatik behintzat bai.

*Hemen daukazue txostenaren laburpena pdf-n jaisteko.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Gaztelania ohetik bota duten bikoteak

Sindikatu edukia