07
Mar
2009
03:35

Sclipo: i(ra)kasteko hainbat aukera

Lotura

Ez da berria Sclipo hau -Atoan baino zaharragoa behintzat bada- baina orain arte aipatu gabe eduki dugun arren, merezi du osteratxo bat egitea.

Ikaskuntza sozialaren iraultza hartu dute slogan, eta horretarako hainbat aukera eskaintzen ditu. Nabarmenena gauzak egiten ikasten laguntzeko bideo-zerbitzua da. Erabiltzaileek euren bideoak erakusteko aukera dute horrela, hainbat eta hainbat daude edozertariko gaietakoak, hizkuntzak barne. Supermerkatuan txineraz ibiltzen lagunduko digun hau bezala.

Bideoez gainera, ikastaroak antolatzeko (eta kobratzeko) aukera dugu, norberaren "academy" montatu daiteke. Dokumentu biltegiak eta zuzeneko klaseak ere ditugu aukeran.

Gurekin lotutako gauza gutxi, hau ez bada.

Zerbitzu interesgarria, erabiltzeko ez bada ere, ideiak eta baliabideak hartzeko behintzat baliagarria izan daiteke.

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Sclipo: i(ra)kasteko hainbat aukera

Sindikatu edukia