Zenbat hizkuntza dakizu?

2009 urtarrilak 22 22:19

Gaur arratsaldean Armas, Germenes y Acero dokumentala ikusten nagoela, filmako pasarte honek eman dit gogoa kopiatu eta hona ekartzeko. Ez dakit zehazki zergatik, polita begitandu zait ume afrikar horien eleaniztasuna, eta hori baino ez da akaso.

Guns, Germs and Steel Jared Diamond (bideoan agertzen den "bwana") biologo eta irakasleak idatzi zuen liburua da. Berton Europarrok mundua zergatik menderatu dugun azaltzeko teoria berezia aurkeztu zuen.

Liburuaren gainean dokumental hau egin zen. Lehen eman dudan helbidean ikusi ahal duzue gaztelaniaz. Kalitate hobean nahi baduzue, kargamandoari eskatzea daukazue (1, 2 eta 3).  

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: None

Iruzkinak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
CAPTCHA
Spam asko dabil eta hezur-haragizkoa zarela egiaztatzeko galdera honi erantzun mesedez.
Image CAPTCHA
Kopiatu ikusten dituzun letra-zenbakiak hemen (maiuskula-minuskulak errespetatuz).
Harpidetu RSSren bidez