Labur, helduen euskalduntze-alfabetatzearen inguruan oharrak batzeko gunea. Estekak, aipamenak,ideiak... Atoan, okurritu eta ikusi ahala. Karrajuaren osagarri.

Gai gehiago EGAn

Mesedez, nik eskatuko nieke horrelako probak prestatzen dituztenei, adin ezberdinetakoak egongo garela eta ikasketa-maila guztietakook egingo dugula, kontuan har dezatela. Eta gai bati buruz ez badaukagu ezagutza nahikoak, lagun diezagutela, edo ¿akaso haiek jainkoak dira eta badakite edozein gairi buruz??

— EHra 19 urtez etorritako Cantabriar bat

Ostiralean agertu zen EGA azterketa, Cantabriako erdaldun baten ikuspegitik artikulua Sustatun. Segurutik oporren nirvanan egon gara asko eta gaur arte ez dugu ikusi.

Bide batez, Cantrabriako erdaldunak erdalduna izateko euskaraz ez du gutxi idatzi, e!

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren arau berria: Euskal Herriko ibaiak

Mapetako izenak normaltzen eta estandarizatzen jarraitzen dute Euskaltzaindiakoek.  Oraingoan ibaien txanda izan da. 166. arau agertu berriak Euskal Herriko ibai nagusiak euskara "ofizialean" izendatzeko gomendioak ditugu ohiko pdf dotorean.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko murruetatik haratago

Idatzizko lanak dira seguraski zailenak kudeatzeko. Ardura, nola eta zer egin behar den azaldu ondoan, lana burutzen da, itzultzen da, baloratzen da gisa batez edo bestez. Klaseko murruetatik haratago ez du baliorik, eremu horretan du lan horrek existentzia osoa eta gure gaurko kezkarik handiena izan beharko litzateke horren saihestea.

— Bea Sallaberry

Maite dut ez alegia aritzea (Han eta hemen)

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure barneko horiek

Kondenatuak gaude. Halabeharrez eta ezinbestez. Gure barneko filologo, soziolinguista, euskara irakasle eta euskara teknikari horiekin bizitzen ikasi behar dugu, haiek gabe ezin baikara bizi.

— Allartean

Euskaldun guztiok filologoak garela aspaldian gaude entzunda, Allartean blogean horretaz hausnartu dute eta filologiak ez ezik, besteak beste euskara irakasleak ere izan beharra dugula ondorioztatu dute. "Herria irakasle" aspaldiko aldarriaz akordatu naiz.

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun osoa

Esan dezadan, nire aburuz, zer den euskaldun oso izatea, enkaxka ere. Hots, euskaldun oso da nork bere izatea, oso-osorik, edozein dela esparrua edo gaia, euskaraz bizi izatea. Modu guztizko edo bikainean izan barik ere, euskaldun oso bizi izatea.

— Mikel Asurmendi

Euskaldun osoaren paradigma(k) (Erredakzio mahaia - Argia)

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Koplak

Bertsozale Elkarteak eta AEK-k antolatu duten bideo-kopla lehiaketan onenak aukeratzeko ordua heldu da.

Praktikatuk Facebook-en duen orrira joan eta bertako horman esan behar duzu zein duzun gustokoen. Zuckerberg-ek ere botoa eman du dagoeneko.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Gu geu" egitasmoa, mintzalagun hirueleduna

Txingudin, Irun, Hendaia, Hondarribi inguru horretan euskara, gaztelania eta frantesaren ikaskuntza eta ezagutza sustatzeko "Gu geu" egitasmoa jarri dute martxan hango elkarte batzuek. Mintzalagun edo mintza-praktika jarduera baten antza du, baina inguruko hiru hizkuntzei begirakoa.

Eleanizasuna, gaitasun interkulturala eta horrelakoak etorri zaizkit gogora.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EHUren udako ikastaroak

Uda honetarako ikastaroen eskaintza zabaldu du EHUk. Asko dira, baina badira guretzat interesgarriak izan daitezkeen gauza batzuk:

HABEk urtero sartzen du ikastaro bat eskainta horretan. Aurten "El profesor de segundas lenguas" zikloko bosgarrena:  El profesor de segundas lenguas / V: La competencia vocal y corporal del docente (C) (pdf).

Bestalde, izena irakurrita interesgarriak ematen dutenak badira (lotura guztiak pdf batera eramango zaituztete):

 

Zerrenda osoa duzue goiko lotura horretan dena den.

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Doinua eta ahoskera lantzeko tresna bat

Hiztun berriari apreziatu ohi zaio xede-hizkuntzan jatorrizko hiztunen doinu eta ahoskerara hurbiltzea. Hizkuntza-klaseetan berriz ez zaio horri arreta handirik ematen, praktikaren eta jatorrizko hiztunekin harremanetan lortuko delakoan, ezinbestekoa ez delakoan edo, besterik gabe, lantzeko baliabide eta ideia askorik ez dugulako.

EcLEcTIC blogean horretan laguntzeko tresna eta ideia pare bat aurkeztu dizkigute: Praat software-a gehien bat. Ideia sinplea da: jatorrizko hiztunaren eta ikaslearen jardunak grabatu eta konparatzea.

Ez da askotan planteatzen kezka hau nonbait, baina inoiz pentsatu duzue euskararen doinua eta ahoskera zelan edo zeren bitartez landu?

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irribarrea vs. imintzio iluna

Izan ere, nago euskarari askoz gehiago lagunduko diola irribarre alaiak, asmo oneko imintzio ilunak baino. ARGI-itzalen tirabira horretan, ARGIak gehiago lagunduko digu aurrerapausoak ematen, itzalen iluntasunak baino.

— Iñaki Martinez de Luna

Agian gaurkoa ez da egunik aproposena izango halakoak ekartzeko (noiz da bestela?), baina bego hor Iñakik baikortasunaz egin duen gogoeta.

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez