katalunia

Normalizazioa arlo informaletan

Hay diversas cuestiones, pero seguramente la más complicada es cómo hacer que la normalización que se ha conseguido en los ámbitos formales llegue a los informales. Sabiendo que eso es imposible porque la sociedad es muy heterogénea lingüísticamente -el castellano es la lengua habitual del 40% de la población de Catalunya- deberíamos conseguir que la lengua de encuentro sea el catalán. Esto sería lo más complicado y difícil actualmente porque supondría que todo el mundo aprendiera catalán, que la añadiera a la lengua o lenguas que ya conoce.

— Bernat Joan i Mari

Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldi batean egon da Kataluniako Generalitateko hizkuntz-politikako zuzendariak, eta Deian irakurri dugu elkarrizketa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Katalana, zer da hori?

Kataluniako Plataforma per la Llengua erakundeak hango unibertsitatetara kanpotik heltzen diren ikasleentzat Què és això del català? (Katalana, zer da hori?) gida sortu du hango hizkuntzaren gaineko oinarrizko informazioa ematen eta hizkuntz-egoera zein den azaltzeko.

Gida hemen daukazue (pdf), eta lehenengo kolpe batean pentsatzen hasi naiz hemen ere euskara urrun duten askorentzat (kanpoko nahiz bertoko) horrelako zerbait ez ote dugun behar. Euskara ikasten hasten direnentzat, adibidez. Akaso "ni X naiz" ikasten hasi baino lehenago zer ikasten hasi garen ezagutzea izan daiteke lehenengo ikasgaia.

Via Aprendre llengües

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza ohiturak

Topagunearen webgunean ikusi dugu Kataluniatik datorren sentiberatze kanpaina hau. Plataforma per la Llenguak bideo sorta bat egin du han hizkuntzaren inguruan dabiltzan jarrerak eta ohiturak umorez tratatuta. TV3n arrakastatsuak diren Polònia eta Crackòvia umore saioetako aktore ezagunekin egin ditu spot-ak.

Ezagunak egingo zaizkigu egoera batzuk, akaso gurean beste ñabardura batzuk hartuta Wazemanekoek egindako sketch batzuen antza hartuko diegu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aprèn euskara a l’Euskal Etxea!

Bartzelonako Euskal Etxean euskara ikasteko kanpaina. Ez da berri-berria, baina polita kartela, ezta?

Apren euskara a l'Euskal Etxea

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Xerrem: berba egiteko taldeak

Kataluniatik mintzapraktika taldeak antolatzeko ideia datorkigu. Mintza-talde moduko batzuk antolatzen dira, hizkuntza ondo dakiten batzuek eta hobeto ezagutu nahi duten beste batzuk. Gai eta galdera zehatz batzuk planteatzen dira eta ohikoak diren komunikazio-egoera batzuk simulatzen dira.

Llengua i us aldizkariaren azken zenbakiko artikulu honetan daukazue informazio gehiago: Xerrem,
una iniciativa de voluntariat per fomentar l’ús social del
català (pdf)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kutsatu hizkuntza

Kataluniako Generalitatek "Encomana el catalá" ("kutsatu katalana", ondo itzuli badut) jarri du abian.

Katalanaren erabilera sustatzeko kanpaina honen helburu nagusia da katalanaren hiztunek euren komunikazio-jardueretan hizkuntza ez aldatzea gaztelania edo beste hizkuntza bat erabiltzen dutenekin.

Apredre llengües-en bidez.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzapraktika 124

124 ordu isildu barik. Katalanaren aldeko aldarria eta Guinnes liburuan sartu bide batez.
Ummmm... Mintzamena lantzeko ariketa ona izango litzateke?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aldaketaren motorra

...el motor del canvi lingüístic són les persones socialment actives.

(Hizkuntz-aldaketaren motorra sozialki aktiboak diren pertsonak dira)

— Rosó Herrera,

Les persones socialment actives, motor del canvi lingüístic (pdf): Llengua i Ús aldizkariaren 42. zenbakia.

Merkataritzaren munduan egindako esperientzia batetik abiatuta hausnarketa horretara heldu dira Herrera eta Tudela. Hizkuntz-ohituren eta pertzeptzioen aldaketan gizartean pisua eta aktibitatea duten pertsonek berebiziko eragina dute. 

Hizkuntz-zertifikazioa eta erakunde publikoen hizkuntz-plangintzari pisu erlatiboa kentzen diote era berean.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aprendre llengues: blog gomendagarria

Txerrak bidali digu gomendioa eta bai, merezi du Aprendre llengues bloga aipatzea. UABeko Hizkuntzen zerbitzuko Enric Serrak elikatzen du bloga. Hizkuntzaren ikaskuntzarekin lotutako albisteak, testuak loturak eta abar.  Atoan honetan egiten dugun antzera baina askoz hornitu eta landuago.

Bide batez, UABen inguruan saltseatzen, gaztelania departamenduaren blog interesgarri hau ere aurkitu dugu.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Llegint en euskara

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez