zuzentzailea

08
Urr
2008
09:03

Goosegrade: hizkuntz-zuzentzaile "soziala"

Wwwhat's new-ren bidez ailegatu zaigu Goosegrade web2.0 zerbitzu berri honen albistea. Funtsean blog eta webguneetan egileei idazkiotan egin dituzten errore ortografiko edo gramatikalen berri emateko pentsatuta dago.

Gune edo egile bakoitzak puntuazio bat dauka eta egiten eta zuzentzen dituen erroreen arabera aldatuko da puntuazio hori. Goiko bideo horretan azaltzen dute funtzionamendua grafikoki.

Ideia interesgarria, oraindik ez dut asko saltseatu eta ez dakit ingelesa ez beste hizkuntza batzuk ere onartuko ditueen, baina nago gure blogosferan batetik, eta euskararen irakaskuntzan bestetik, Xuxen bezalako zuzentzaile automatikoez gainera, horrelako zuzentzaile soziala-edo deitu daitekeena ideia ona izan daitekeela. Ala ez? Kontzeptu berria edozelan ere.

Lotura: Goose Grade

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia