soziolinguistika

II soziolinguistika jardunaldia: bideoak eta materiala sarean

Soziolinguistika klusterrekoek otsailean egin zen II soziolinguistika jardunaldiko materialak sarean jarri dituzte jada. Bideoak eta aurkezpenak dituzue hor besteak beste.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Oximorona ala lapsusa?

Aldi berean elebidun eta elebakarra izan ote daitekeen elukubratzen hasi beharrean, hobe IV. Mapa Soziolinguistikoari kuku bat egiten badiogu (hemen pedefea). Eta ez horrelako "gazapoak" topatzeko soilik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ezagutza eta erabilera

Gurean ere, nahiz eta askotan kontrakoa esaten diguten, ez dira aparteko bi mundu ezagutza eta erabilpena. Uste duguna baino askoz lotuagoak daude.

— Maria Jose Azurmendi
EHUko psikologia katedraduna

Gomendagarria oso Argiarako Sustrai Colinak egin dion elkarrizketa: «Linguistikoki dominatzaileak ez bagara ere, hala bagina legez jokatu behar genuke»

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eralan proiektua, materialak sarean

Soziolinguistika klusterra Eralan proiektua ari da garatzen. Lan munduan burutzen ari diren normalkuntza planetan lidergoaren funtzioa aztertzea du asmo nagusia.

Egitasmoaren barruan ikastaro modukoak egiten ari dira, eta materialak eskuragai jarri dizkigute sarean: aurkezpenak eta saioetako bideo-grabazioak.

Gauza interesgarriak daude guztiontzat ere.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Soziolinguistikaz berripapera

Soziolinguistika klusterrak lantzean behin buletin hau bidaltzen du epostaz arlo horretan batu dituzten albiste interesgarrienekin.

Klusterraren webgunearen atarian ikus daiteke "enbotatua", edo MS word-en doc edo pdf formatuetan jaitsi. Txerrak kopipastea egin digu bere blogean eta hobeto irakur daiteke horrela.

Iradokizuntxo bat: albiste horiek Sareko Argian edo Atoan-en berton aurkezten ditugun moduan aurkezterik? Ez da zaila. Animo!

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Udaltop: udaletako euskara zerbitzuen topaketak

Maiatzean egingo dira topaketa hauek. Programak interegarria ematen du.

Euskara Gipuzkoan-en bidez: UDALTOP: udaletako euskara zerbitzuen topaketak

 

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bideoa: Living Languages Digital Dialog

Aurreko mezuan aipatu dugu David Harrison hizkuntzalaria. Poptech ekitaldian hitzaldia eman zuen lehengo urtean. Hitzaldia bideoan jaso eta sareratu zen, eta euskaratzeko aukera izan dugu.

Hizkuntzen aniztasuna munduan zergatik behar den izan zuen mintzagai. Argudio nagusiak hizkuntz-ekologiaren markoan kokatu daitezke.

Harrisonek hizkuntzen desagerpena espezie biologikoen desagerpenaren parean jartzen du. Hizkuntzen galera jakintza linguistikoa ez ezik, giza-jakintzaren basean deitzen dionean ere galera handiak ekartzen dituela frogatu nahi du: teknologiak, ingurunearen ezagutza eta interpretazioa... Pertsonen jakintza globalari kalte egiten dio ondorioz hizkuntza txikien galerak.

Aurkezpena nahikoa "amerikanoa" iruditu zait, onerako nahiz txarrerako. Harrisonen argudioak apur bat azalekoak ematen dute batetik, estetika "etkniko" batekoak edo batzuetan. Bestetik, hizlari trebea izan barik, ideien azalpen erakargarria, argia egin du inor aspertu barik. Hitzaldia gustura ikusten da eta bitxikeria interesgarri batzuk kontatzen ditu behinik behin.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

Otsailaren 20an Miramonen.

Garaigokoaren bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gazteak

EAEko gazte elebidunak (16-24 urte) gaztelania dauka lehen hizkuntza (%56) eta erraztasun handiagoa dau erdaraz euskeraz baino (%56). Oinarrizko (%79) eta bigarren mailako (%69) ikasketak D ereduan egin dauz.

— Erramun Osa

IV Inkesta soziolinguistikoaren irakurketa eginez: ELEBIDUNEN IZAEREA ASKO ALDATU DA HAMABOST URTEOTAN

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Astazakilak eta eskubideak

Aurkitzen duzun elebakar astazakil bakoitza giza eskubideei errespetua dien pertsona batean bilakatzen saiatzen baldin bazara, leher egiten duzu eta gehienetan huts egingo duzu. Astazakil bat, astazakila da, eta zuk ez duzu harekin ezer egiteko beharrik.

— Ferran Suay

3.333335
Batez bestekoa: 3.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez