materialak

Bertso baten gaineko ikastunitatea

Rufino Iraolak bertso batetik abiatuta ikastunitate bat proposatu digu bere blogean.

Gehiago ere baditu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Unplugged

Via Nodos Ele ELTons 2010 sarien berri izan dugu. Ingelesaren irakaskuntzan berrikuntzaren sari hauetako bat Teaching Unplugged libururari eman diote. Liburu horren atzetik irakasleen kolektibo bat dago, pedagogia "pobre" baten aldarria egiten dutenak. "Poor" hitzarekin materialaren eta tekonologiaren menpekotasunetik biluztutako eredua adierazi nahi dute, "unplugged". Gehien bat materialek gidatutako irakaskuntza kritikatzen dute. Zinematrografiako Dogma mugimenduaren antzera, Dogme izeneko talde bat sortu dute eta halako "kastitate boto" didaktiko baten bila dabiltza hauek ere.  Scott Thornbury liburuaren egilearen webgunean dugu ideien glosario moduko hau.

Interesgarriak ideia eta hausnarketa batzuk: benetakotasuna, gutxien-gutxieneko beharrezkoak, elkarrizketa eta solasaldia, pertsonak, "biluztasuna", humanismoa... Eta batzuk ezagunak egin zaizkit.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

EEMko mailak Ikasbilen

Lankide batek ohartarazi digu. Ikasbileko bilatzailean zein dokumentuen zerrendetan lehengo mailen ordez (1a, 1b, 2, 3, 4), Europako Erreferentzia Markoko mailaketa hasi da agertzen (A1, A2, B1, B2, C1, C2).

Donostiako Vitoria-Gasteiz kalean zer preparatzen ote da?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Materialak ebaluatzeko irizpideak

José Ramónek ikasmaterialak ebaluatzeko lau irizpide proposatzen dizkigu bere irakurketa eta hausnarketetatik abiatuta. Laburtuta:

  1.  Helburuak, funtzioak, edukiak eta azken atazaren arteko erlazioa.
  2. Aktibitateen egingarritasuna eta bideragarritasuna
  3. Instrukzioen kalitatea
  4. Xede-hizkuntzan egin nahi dena eta aktibitatearekin lortu nahi denaren arteko koherentzia.

Esango nuke ikasmterialak ez ezik, ikas-irakaskuntza jardun osoa ebaluatzeko irizpdeak izan daitezkeela. Zer diozue zuek?

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sarean irakurtzen trebatzeko aktibitateak

Felipe Zayasek sareko testuekin ohitu eta haiek irakurtzen trebatzeko aktibiate zerrenda bat egin du. Geurera ekartzeko ideia politak izan daitezkeela begitandu zait.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Behatzetarako eraztunak

Atzamarrak, hatzak eta behatzak gora eta behera gabiltzan bitartean, AEK-koek mintzapraktika egistamoen inguruan klaserako materialak egin dituzte eta guztioan eskura jarri dizkigute, online ikusi edo pdf euskarrian jaisteko modura.

Ale bat:

5
Batez bestekoa: 5 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nafarroako euskalkiak: materialak sarean

@EIBZ Twitter kontuan irakurri dugu "Freskatzekoen lanak sarean". Ez dakit ondo-ondo zer freskura klase dabilen han, baina link-ean sakatu eta euskalkien laginen inguruan egindako ikasunitate interesgarri batzuk aurkitu daitezke bertan.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

II soziolinguistika jardunaldia: bideoak eta materiala sarean

Soziolinguistika klusterrekoek otsailean egin zen II soziolinguistika jardunaldiko materialak sarean jarri dituzte jada. Bideoak eta aurkezpenak dituzue hor besteak beste.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikea aktibitateak

Termino deigarria aurkeztu digu Lola Torresek Nodos Elen: Ikea aktibitatea. Honela definitu du:

El término actividad Ikea hace referencia a todas aquellas actividades pre-fabricadas, que encontramos en la mayoría de los libros que utilizamos en clase. Actividades que son hechas por y para el profesor y normalmente no tienen en cuenta ni al aprendiente ni el momento presente...

2.0 etiketaz eta materialaz ari dira gehiago Nodos Elekoak, baina Testu libururik gabeko eguna  ere ospatzen ari dela...

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Testu libururik gabeko eguna

Felipe Zayasi irakurri diogu. Gaur "Testu-libururik gabeko eguna" egingo dute leku batzuetan. Eskola munduko kontua da gehiago. Baina pentsatzen hasita: testu-libururik bada gurean? Helduen euskalduntzearen "liburua" beharko genuke? Zer diozue?

Felipe Zayasek berak kontrako 10 arrazoi eman dizkigu.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez