liburuak

Mintza hadi lagun! Hitanoa lantzeko beste tresna bat

Duela gutxi Jon Urruxulegik prestatu duen metodoaren berri izan genuen, eta orain Ritxi Lizartzak egin duen lan hau dugu, liburua eta DVDa. Durangon hika egiten ikasteko aukera egongo da bada.

Informazio gehiago Ikasbilen.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hi! Hika ikasiko dinagu?

Jon Urruxulegik hika ikasteko metodoa egin eta Txertoa etxeak argitaratu du. Hikari beldurra galtzea du asmo nagusia.

Via argia.com

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiaren Iker/Jagon ataletan 36 lan gehiago eskura

36 argitalpen gehiago jarri ditu Euskaltzaindiak digitalizatuta guztion eskura. Besteak beste Bonaparteren Opera omnia Vasconice (pdf: 27,4 MB) ,Azkueren Morfología vasca (pdf: 15,3 MB) edo Jagon saileko Zenbait orientabide erregistroen trataeraz (pdf: 231 kB)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Izen ttipiak euskaraz

Gaur aurkeztuko du Euskaltzaindiak Izen ttipiak euskaraz liburua. Patxi Salaberri euskaltzainak euskarazko hipokoristiko edo "diminutiboen" bilduma egin du bertan. Neure izenarena zein den begiratu beharko dut.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurri, eta gozatu opariak

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak irakurtzeko gogoa kutsatu nahi du, eta eskuetako marrak nahastu, kiribildu, sakondu, armiarma-saretu

— Uxue Alberdi Estibaritz

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina hirugarrengoz dator bizitzaren liburua osatzera. Uxue Alberdik hala aurkeztu digu eskura heldu zaidan paperean.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eleaniztasuna eta gaitasun komunikatiboaren garapena

Ainhoa Ezeizak irakurtzen dituen liburuak komentatu eta gomendatzen dituen bloga dauka: Liburuetatik ikasten.

EHUren 2004an egindako ikastaro batetik jaso zituen aurkezpenak batzen dituen Multilingüismo, competencia lingüística y nuevas tecnologías liburua komentatu digu oraingoan.

Laburra eta arina esan digu Ainhoak. Kasu egin beharko zaio Wink.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Liburua: Osakidetzako probak

Hizkuntz-eskakizunez gero eta gehiago hitz egiten dela, Osakidetzak bere probak bildu eta liburu batean argitaratu ditu. Beste azterketa-liburu bat beraz munduan.

Kasu honetan ez dirudi "ibilbideen" arazorik egongo denik. Izan ere, azterketa ereduak (ez dakit liburuan dauden guztiak ote diren) sarean ere badaude.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Maite Goñi Amarauna saioan

EGA materialak erreitiratzeko agindua dela eta, elkarrizketa egin diote gaur goizean Maite Goñiri Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Maiteren hitzekin batera Ana Malagon, Haritz Rodrigez eta Goio Telletxea blogarien iritziak ere entzun ditzakegu.

Saioa Amaraunaren podcast-ean (audio fitxategiekin arazoren bat dagoela dirudi orain) edo Teknopata.net-en eskegitzen duten bitartean hemen entzun ahal duzue.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?

UEUren Buruxkak liburutegi digitalean e-liburu hau dugu nobedadeen artean. Badakit ez garela umeekin ibiltzen, baina gainetik begiratuta ortografia, puntuazioa eta idazkeraren izaera eta eskuratzeari buruzko gauza interesgarriak daudela begitandu zait.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Frankenstein sindromea

Epe laburrera teknologiaren eragina puzteko joera dugu; epe luzera begirako eragina, ostera, maiz, gutxietsi egiten dugu .../... Badirudi ezin izango diogula sekula Frankensteinen sindromeari ihes egin: gure kontroletik ihes egiten duten indar boteretsuak askatzen ditugun sentsazioari, alegia. Nahiz eta munstroak ihes egin eta hankaz gora jarri herria (Interneten kasuan moduan), ia beti nagusiaren esanetara makurtzen da atzenean.

 Jordi Adell

Francesc Llorensen Postecnología. ¿El final del sueño? liburuaren hitzaurrean.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez