iruzkinak

20
Mar
2009
12:02

Tucent: komentatu testuko pasarteak

Internetek testu idatziei ekarri dien gauzetako bat irakurleak testua komentatzeko edo osatzeko aukera izan da. Blogen osagai ezinbestekoa dira iruzkinak esate baterako. Hala ere, iruzkinak eta erantzunak egiteko aukera testuaren ostean izaten dugu normalean, eta pasarte edo hitz zehatz bati erreferentzia egin nahi badiogu ere, beheko zerrenda horretan egin behar zaio ezinbestean.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan hala ere, hainbat zer eginetarako interesgarria izan daiteke testuaren erdian, haren pasarteetan iruzkinak gehitu ahal izatea: zuzenketak, erantzunak, iradokizuna.... Tucent zerbitzuak geure blog, wiki edo webguneetan hori egiteko aukera ematen digu.

Tucent-en kontua egin eta nahi dugun testuarentzat foroa sortuko dugu. Foro horrek kode txiki bat emango digu testua dugun orrian txertatu eta gure irakurleek aukera izango dute nahi duen pasartean iruzkina txertatzeko. Iruzkin horiek orrian bertan edo Tucent-en sortu dugun foroan ikusi ahal izango ditugu.

Probako orri bat sortu dut ikusi eta proba egin dezazuen: Tucent: proba.

Zer hobetu asko dauka Tucent honek, baina interesgarria eta erabilgarria iruditu zait iruzkinak egiteko eta erakusteko bide hori. Zer deritzozue?

Wwwhat's New-ren bidez.

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia