hezkuntza

Hizkuntza eskolen agiriak baliokidetuta

Euskara agiri guztiak baliokidetzeko prozesuan falta zen pausoa, EAEn hizkuntza eskoletako agiriak eta Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak gainerako tituluen baliokideak dira atzotik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erlijio arazoa ote?

Tradizio katolikoa Tradizio kalbinista
EZAGUTZA TREBETASUNA
Morfosintasia jakitea Ondo idaztea
Puntu kardinalak fitxa batean definitzea Mapa batekin orientatzea
Ohm-en legea jakin Zirkuitu elektrikoa egiten jakitea
Propozionalitatea ezagutu Portzentaje bat kalkulatzea
Proteinak, koipeak eta karbohidratoak definitzea Dieta orekatua egitea

Què són les competències bàsiques? aurkezpen honetan irakurrita.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?

UEUren Buruxkak liburutegi digitalean e-liburu hau dugu nobedadeen artean. Badakit ez garela umeekin ibiltzen, baina gainetik begiratuta ortografia, puntuazioa eta idazkeraren izaera eta eskuratzeari buruzko gauza interesgarriak daudela begitandu zait.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aldaketak irakasleen hizkuntz-eskakizunetako probetan EAEn

Deialdi batean proba guztiak gainditu ez arren, gainditutako proben emaitzak gorde egingo dira deialdi batetik bestera eta ez da gainditutako proba errepikatu behar izango.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eskola eta sormena

Discentia blogetik jasoa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ebaluazioa, ez kontrola

Irakasleok bizitza osoa ematen dugu ebaluatzen baina ez dugu batere gogoko gu geu ebaluatuak izatea. Esperientziak partekatu beharko genituzke, elkarrengandik ikasi, elkarren lana behatu. Baina honetarako ezinbestekoa da besteenganako konfidantza, estimua, ikastetxeetan benetako lankidetza izatea, eta ez fartsa politikoki zuzena.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ideia "handiak" ez ahaztu

It's time for us to start thinking through bigger ideas. Blogs are not new anymore. Neither is Voicethread or flickr or wikis. But what about curriculum design, [...]? What about questioning who gets to organize learning experiences and perform evaluation?[...] These are things that are more of a direct challenge to the way that education is more traditionally organized. These are the kinds of things that might manage to get us fired. When classrooms stop looking like classrooms and begin looking like something else, then we know we're on the move to something else.

Ideia "handiagoetan" pentsatzen hasteko sasoia da. Blogak ez dira hain berriak. Ezta Voicethread, Flickr edo wikiak ere. Baina zer gertatzen da curriculum diseinuarekin [...]? Eta zer ikaskuntza nork-nola antolatu eta ebaluazioa nork-nola egin? Hauek dira hezkuntzaren antolamendu tradizionalarentzako benetako erronka zuzenak. Hauek dira estimulatu behar gaituzten gogoetak. Ikasgelak gehiago ikasgela ez dirudienean eta beste zerbaiten itxura hartzen hasten denean, orduan zerbait gehiagoren atzetik gabiltzala konturatuko gara.

The Death of Big Ideas or: Who Wants to Get Fired? (Remote Access).

Teknozentrismoaz kezkatuta dirudi Fisher-ek, eta ikas-irakaskuntzaren benetako erronakak zeintzuk diren gogorarazi nahi izan du.

Via Funny Monkey.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erreformak

Hezkuntzan egiten diren erreformek ikas-irakas praktikan duten eragina itsas zabalean ekaitzak izaten duenaren antzekoa da. Urrazala harrotzen eta nahasten dute baina hondaleak bare jarraitzen du (arre samar bada ere). Hezkuntza-politikak bata bestearen atzetik iragaten dira, aldaketa handien itxurak eginez... bitartean, urrazalaren azpian, bizitzak aurrera darrai eten handirik gabe.

— Cuban

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arrakastaren giltza

Zergatik dira arrakastatsu hezkuntzan erreforma batzuk eta beste batzuk ez?
Gurean ere erabilgarri izan litezkeen zenbait ideia ageri zaizkigu txosten interesgarri honetan: Cómo hicieron los sistemas educativos con mejor desempeño del mundo para alcanzar sus objetivos.

Bi ideia azpimarratuko nituzke, besteak beste: batetiik, lidertzaren beharra; eta, bestetik, esaldi hau: hezkuntza sistemaren muga ('sabaia' jatorrizko testuan) irakasleen kalitatean datza.

Eztabaidagarriak dira ondorioak baina irakurtzea merezi du lanak, zalantzarik gabe.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sare sozialen aplikazio pedagogikoak

Juan de Harok aurkezpen hau prestatu du bere zentroan egiten ari den esperientzia ilustratzeko. Horrez gain Pilar Sorok egin dion elkarrizketa entzun dezakezue, edo Juanen mapa mental hau ikusi.

Sare sozialak modan dauden honetan euskararen irakaskuntzan zelan aplikatu pentsatzen hasi beharko genuke. Ala ez?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez