balorazioa

16
Api
2008
16:34

Euskara-gaitasun tituluak baliokidetzeko Dekretua. Euskaltegien balorazioa

Euskaltegi libre homologatuen sarekoek egin dute balorazioa:

Izan ere, gure helburua ez da jendea tituluak lortzera bultzatzea, ez hori bakarrik behintzat. Euskaltegiok euskararen erabilera bultzatu nahi dugu, argi eta garbi. Xedea ez da azterketak egitea edota ikasleak tituluak lortzen trebatzea.
Ez dugu nahi euskara azterketekin identifikatzea, hainbeste titulu eta azterketa egin beharrarekin, orain arte gertatu den bezala.
Baina hemendik aurrerako bidea errazagoa izango delakoan gaude, ikasleentzat nahikoa izango delako euskaltegian maila bat eskuratzea titulu baten jabe izateko, beste ezer egiaztatzen ibili beharrik gabe.
Beraz, herritarrek eguneroko bizimoduan euskara gustura eta eroso erabili dezaten urrats garrantzitsu bat da eta euskararen onurarako izatea espero dugu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia