alfabetoak

05
Ots
2011
21:46

Google transliterate

Google translate itzultzailea ezaguna dugu honezkero. Baina horrekin batera alfabeto desberdinen artean transliteratzeko tresna hau ere eskaintzen du. Testu bat alfabeto latindarrean idatzi eta munduko hainbat alfabetotan nola idatziko den esaten ditu. Ez du itzulpenik egiten, testua guk ahoskatzen dugun modura alfabeto horretan gutxi gorabehera nola idatzi beharko litzatekeen diosku bakarrik.

Euskara ikastearen inguruan akaso alfabeto desberdina erabiltzen duen jendearekin lan egiteko lagungarria izan liteke. Adibidez "etxea" esaten duguna arabiar alfabetoa erabiltzen duen batek bere alfabetoan idatzita ikusten badu, hizkuntzari itxura hartzen lagundu diezaioke.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez
Sindikatu edukia