Gazteriaren esku
Ez dute gazteek lan makala gure frustrazio guztiei buelta ematen. Ez dugu droga daitezen nahi (hori esaten diegu jintonika eskuan), irakur dezaten nahi dugu (telebistako teletextoa irakurtzen dugularik gehienez ere), bakezale nahi ditugu (kar, kar, eta kar)... eta gurean euskaraz egin dezaten (eurek, horiek, haiek...) nahi dugu ere bai, geuk zirkinik ere egin gabe...
Bidali iruzkin berria