02
Mar
2010
20:21

Ebaluazioaren aurkako frontea

Nos dirán que somos partidarios de la ineficacia. Nos dirán que nos oponemos al progreso. Nos dirán que los evaluadores son científicos. Les diremos que en realidad son místicos y que funcionan como una secta. Les diremos que llegó el momento de cortar por lo sano. Les diremos que la “cultura de la evaluación” atenta contra la vida escolar porque es una forma de control y de tiranía. Les diremos, en estos momentos históricos de reformulación de la política educativa, que la batalla contra la ideología de la evaluación es, hoy por hoy, una de las grandes causas de la humanidad.

— "La impostura de la evaluación" taldea

Via Nodos Ele ezagutu dugu Andaluzian sortu den ekimen hau. Ebaluazioaren kultura ikuspegi industrial eta botereari lotutako baten fruitua dela diote besteak beste.  Tonu horretako aldarriekin berehala bat egingo duenik ez da falta izaten, zer den ondo pentsatu gabe gainera. Hala ere buelta pare bat emateko ideiak ditugu hor.

Laimposturadelaevalucion's blog

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ebaluazioa

beolarra (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2010, Martxoa 3 - 10:15(e)an.

la “cultura de la evaluación” atenta contra la vida escolar porque es una forma de control y de tiranía. Oso esaldi mamitsua. Baina agian ez genuke nahastu behar azteketak egiteko "zaletasuna"eta lehenengo ebaluazioaren azterketaren ondoren repeska jartzea eta lotu bigarren ebaluazioaren azterketarekin eta hor bigarrenaren repeskarekin edo lehenengo repeska penkatu dutenentzako probarekin eta horrela pasatu ikasurte osoa azterketak errepikatuz... Horrelakorik ez, mesedez!! Horren kontra non sinatu behar da?

Eskolak ikasteko dira; eta gauzak eginez ikasten da eskuz, hitzez... proiektuak eginez, praktikatuz, zikinduz, ikertuz, eztabaidatuz, ebaluatuz... Ebaluazioa ikasketaren funtsezko osagarria da: hobetzeko bidea emango diguna, erronka berriak begien aurrean jarriko diguna, geure burua hobeto ezagutzen lagunduko digu...
Ebaluazioa, bai noski! Idatziko proba hutsalak gainditu arte errepikatzeri, ez!

Ebaluazioa, teknokrazioa...

benito (e)k bidalita 2010, Martxoa 3 - 14:09(e)an.

Jakin nahi nuke zehazki "ebaluazioa" esaten dutenean zertaz ari diren. Alde batetik pentsa daiteke ebaluazioa=zertifikazioa ekuazio horrekin ari direla, baina manifestua irakurrita, ebaluazio hori enpresa munduko "check"  edo kalitate kontrolarekin gehiago lotzen dutela dirudi, eta zentzu horretan arbuiatu. Ikastetxeko zuzendariak gerente lana hartuko duela, irakasleak operarioak balira bezala "ebaluatzen" direla, ebaluazioaren kontrako aldarria baino gehiago teknokrazioaren kontrakoa ematen du batzuetan.

Dena dela, zurekin ados nago neurri handi batean, ebaluazioa notak ipintzea eta kontrol-zerrendak betetzea baino gehiago da, uneoro egiten dugu gainera, klasea ematen ari garela etengabe gabiltza gertatzen dena eta ikusten duguna "ebaluatzen" eta horren inguruko ondorioak ateratzen, eta gauzak egiteko modua berregokitzen. Ez da hala?

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Ebaluazioaren aurkako frontea

Sindikatu edukia