19
Urt
2010
18:09

Komunikagarritasun-problemak

«Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik». Entzute zabaleko hitz horiek egia bat adierazten dute, baina, atrebentzia ez bada, esango nuke gauzak ez direla, hala eta guztiz ere, hain sinpleak. Ados: hizkuntza erabili nahia funtsezkoa da, auto bati erregaia ezinbesteko zaion bezalaxe, ibili behar badu. Baina nola erregai bera erabili arren potentzia ezberdinak dauzkaten bi autori ez zaien atarramentu bera ateratzen, horrela ere euskararekin, askotxotan, borondate hutsaren bidez ez dugu lortzen gure inguruko hizkuntza handiek eskuratzen diguten komunikazio-etekin bera; edo, bestela esatearren, estu eta larri ibili ohi gara mezu konplexuen ñabardura-aberastasuna gure inguruko hizkuntza horien aisetasun berarekin emateko.

— Xabier Aristegieta Okiñena

Senez aldizkariaren azkenengo alean dugu Xabier Okiñenaren artikulu hau: Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak

Martinezena blogean egin digute aipamena eta laburpena.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Komunikagarritasun-problemak

Sindikatu edukia