12
Abe
2009
22:16

Adibidez, euskaltegiko irakaslea

...no se me caerían los anillos por dedicarme, por ejemplo, a ser profesor en un euskaltegi. Si lo que haces lo haces con gusto cualquier cosa puede ser tan bonita como el bertsolarismo.

— Andoni Egaña

Txapelketaren finalaren bezperan Deian argitaratutako elkarrizketa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gutxiespena!

leire (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 14 - 12:30(e)an.

Adierazpen honetan badago gutxiespen kutsua. Gaztelaniazko "caerse los anillos" espresio horrek euskaltegiko irakasle lana gutxietsi egiten du, apaldu, beheko mailan jarri.
Zer uste dute, bada? Gure duintasun profesionala non geratzen da?
Ez nuen espero Egañaren aldetik horrelakorik!
Beti berdin ibiltzea ere, ai ama!

Airean dabiltzan usteak

benito (e)k bidalita 2009, Abendua 14 - 13:48(e)an.

Nik ere irakurri nuenean halako zerbait pentsatu nuen lehenengo batean, baina egia esanda, nahiago dut bigarren zatiarekin geratzea: gustura egiten baduzu egiten duzuna bertsolaritza bezain polita izan daiteke. Pentsatu nahi dut Andonik hori esan nahi izan duela: euskaltegiko irakaslearen lanak ez dauka puntako bertsolariarenak baino meritu makalagorik. Eta Andoni, bere ibilbidea, bertsoak eta hitzak apur bat ezagututa, horretaz konturatuta egoteko moduko pertsona iruditzen zait, lau topikori azaleko lau buelta emanda ez baita lortzen lau biderrez arrazoia ere baloratzen den lehia batean txapeldun izaterik. Aurreko txapelketako bertso honek hala frogatzen duela uste dut gainera.

Egia da hala ere euskalgintza-euskaltzaleen mundu honetan euskaltegiko irakasleok ez garela kasta gorena prezisamentean, edo pertzeptzio hori dabil airean behintzat. Kontziente, subkontziente, inkontziente edo deskuiduan gu eraztunak amiltzen diren zulotik gertu irudikatzeko joera dago, guk geuk geure burua hor ipintzen ez dugunean. Eta Egañaren hitzek (ondo edo txarto interpretatuta) horretaz pentsatzeko motiboa eman beharko ligukete lehenengo eta behin. Gainera, interpretazioak gorabehera, nahiago ditut horrelako hitzak, "koittadua" edo "pringaoa" kartela marrazten diguten begiak baino.

oso ondo beni, baina idatzi

arrikitaun (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 14 - 14:06(e)an.

oso ondo beni, baina idatzi duzun guztia ezetz habanera doinuan jarri!

Tira....

leire (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 14 - 20:03(e)an.

Benito, horrela ikusita...Berriro ere irakurrita, baina, gaztelaniaz, behintzat, jarraitzen dut sumatzen horralako gutxiespena. Gustura egiten bada, euskaltegiko irakasle izatea ez dago txarto.
Berba horietan argi lagatzen du gure lana azkena dela!
Tristea dela pentsazten dut, beste barik!

neu ere bai

benito (e)k bidalita 2009, Abendua 15 - 01:18(e)an.

Egia esanda, aurreko txapa guztiarekin ere, neu ere banabil apur bat "eulituta" horrekin. Subkontzienteak egin dio kale nonbait, baina airean dabil ideia hori.

Zurekin bat

leire (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 15 - 10:06(e)an.

Oso ondo esplikatu duzu, Benito, igartzen da irakaslea zarena :-)
Ez dut uste Egañak konstzienteki esan duenik, baina esandiaren atzean, badago uste ustel bat, oso zabaldua!
Ondo izan eta epeletan ibili!

baina elkarrizketa erdaraz egin zioten?

arrikitaun (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Abendua 15 - 14:07(e)an.

Izan ere, eraztuen kontu horrekin gora eta behera zabiltzate eta agian itzulpen arazoa baino ez zen izan. ;P
Frodo Bolson.

"Jainkoak" ere okertzen dira

Aitor (e)k bidalita 2009, Abendua 16 - 08:29(e)an.

Ba, bai, "jainkoak" ere okertzen dira. Eztabaidatxo honetan nabaritzen dut halako "Baina nolatan esango zuen gure Andonik halakorik?" Eta ari gara,nola edo hala, zuritu nahian: zer esan nahi ote zuen benetan, itzulpenaren okerra...
Zu, ni edo hura ez gara inoiz okertu? Ez dugu halako edo honelako konturen baten inguruan agian iritzi edo jarrera desegokiren bat, hor barruan gure subkontzientean?
Seguru gure aita edo amarekininoiz antzekorik gertatu zaigula: akatsgabea zirudien hura akastuna zen.

Inor ez da perfektua, lagunok!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Adibidez, euskaltegiko irakaslea

Sindikatu edukia