16
Api
2009
01:49

Nodos Ele: 2. manifestua

Necesitamos explicaciones más eficaces, que encajen mejor con el momento actual ante las limitaciones de tradiciones anteriores, como el conductismo, el cognitivismo, y el constructivismo que fue nuestro punto de partida. A partir de las herramientas de estos modelos no podemos explicar el efecto que la tecnología, Internet y las redes sociales tienen sobre la manera en la que actualmente vivimos, nos comunicamos y aprendemos. Y ello conlleva también la necesidad de analizar actividades y prácticas educativas en busca de recursos que no se apoyen en enfoques que han quedado obsoletos, ni tampoco en la tecnología en sí, sino en la nueva realidad social y pedagógica.

— Nodos Ele taldea
Manifiesto Nodos ELE 2009

Nodos Elekoek bigarren manifestu bat aurkeztu digute euren blogean. Gogoetarako abiapuntu berria izata dute asmoa. Konektibismoaren bidea hartu dute bete-betean, eta baieztapen polemiko batzuk ere badaude duda barik. Ea zer ematen duen, eztabaidan eta, gehien bat, praktikan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ni ere honen inguruan aritu naiz opor hauetan

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Apirila 20 - 11:12(e)an.

Oporretan utzitako jarioei ematen ari naizen errepasoan zure ekarpen hau irakurri dut; gaur goizean. Kasualitatea, oporretarako eraman ditudan etxerako-lanak ere gai honen ingurukoak izan dira.

Nire asmoa buruan daukadan "batiburrilloa" argitzea izan da. Alde batetik Siemens-en konektibismoa zertan datzan argitzen ahalegindu naiz. Honekin lotuta dauden PLEak eta PLNak non kokatzen diren aztertzen aritu naiz, baita ere. Zenbat PDF irakurri ditudan!!

Bestalde, hori guztia Euskal Curriculumarekin eta konpetentzietan oinarritutako lanketa eredu berriekin uztartzen ahalegindu naiz. Eta azken puntu honetan gauza ugari kolokan daudela ondorioztatu dut. Euskal Curriculumak, adibidez, teoria pedagogiko tradizionalen ikuspegitik diseinatuta dagoela iruditzen zait. Curriculumean aprendizaia ezagutzaren barneratze prozesu indibidual moduan planteatzen da; aprendizaia norberaren esperientzia eta bizipenetan oinarritutako zerbait bezala kontsideratzen da.

Baina, NodosELEkoek dioten bezala, teknologiak aldaketa sakonak eragin ditu ezagutza geureganatzeko prozesuan. Besteen esperientzietan oinarritutako ezagutza geureganatzeko moduak asko erraztu dira teknologiaren eraginez. Horrela ezagutza gizabanakoaren prozesu propioa izatetik, sare moduan hedatuta dagoen zerbait bezala kontsidera daiteke. Sare horretako nodoak identifikatu eta ezagutza propioan baliagarriak izango diren konexioak eratzeko gaitasuna, ikuspegi konstruktibistak deskribatzen duen aprendizaia eredua baino haratago doa. Ikuspegi hori falta botatzen dut aurrean aipatutako txosten horietan.

Kontraesanak ere antzeman ditut. IKASYS proiektuaren bitartez, adibidez, teknologia geletara eramateko aukera izan dugu, baina hau teoria konduktista tradizionalenean oinarritutako lanketa mesedean erabili da. Betiko ariketa memoristikoak (Rubioko koaderno berde zahar haietan zeudenen antzekoak) baina euskarri desberdinean.

Gure hezkuntza sistemaren ardatz nagusiak definituko dituzten espezialistek teknologiaren ikuspegi zaharkitu hori aldatzen ez duten bitartean, zaila izango da Downes eta Siemensek planteatzen dituzten teoria berritzaileak gure geletara eramatea. Piaget, Vygotsky eta Bruner-en teoriak hain barneratuta dituzten horiek noiz ulertuko dute teknologiak zeharo aldatu dituela informazioari balio erantsia gehitzeko moduak? Noiz ezagutuko dituzte Downes, Siemens edo Shirkyren teoriak? Noiz azalduko zaizkie magisteritza egiten ari diren etorkizuneko irakasleei teoria hauek Unibertsitatean? 2020an? 2025an? Ni jubilatu baino lehen bai?

Ikuspegiak aplikatu

benito (e)k bidalita 2009, Apirila 20 - 13:06(e)an.

Honi guztiari asko gabiltza bueltak ematen azkenotan, aldarri eta manifestuak ere egiten dira, baina uste dut ikuspegi berri eta berritzaileen garapenean gauza batzuetan asmatu behar dela hobeto:

  1. Planteamendu, ideia, gogoeta eta psikolastoetan ibilitzen gara sarri. Nik neuk "Teoria ona baino praktikoagorik ez dago" dioen horrekin bat nator erabat, baina horrek ez du praktikarako pausoa kentzen, eta sentsazioa izaten dut askotan aldarri horiekin batera esperientzia praktiko arrakastatsu eta argien berrien faltan gaudela. Eta hori ideiak eta planteamenduak zabaltzeko ezinbestekoa da, oso erraza eta ulergarria baita inor galdera honekin etortzea: " eta horrek guztiak zer esan nahi du errealitatean?", edo "adibidez?" sinple batekin.
  2. Aurreko ideien eta teorien ukazio moduko bat egon dela uste dut, konstruktibismoarekin adibidez. Ez dakit, baina aurrekoa ukatzetik hasten denean "maloooooo!" pentsatu ohi dut neure artean. Jardunbide berriek oinarri sendoak erakutsi beharko lituzkete berez, nire ustez. Eta gainera ez dut uste aurrekoa baztertzea derrigorrezko baldintza denik.
  3. Zenbat jendek lortu du adibidez konstruktibismoaren oinarriak ondo ulertzea, mamitzea, aplikatzea eta bere jardueran ikustea? Ahalegin handiak egin dira horretan: prestakuntza, ikastaroak, unibertsitatean... eta sentsazioa daukat oriandik nahikoa berde dagoela kasu gehienetan. Ikuspegi berrien aplikazioa prestakuntza edo "azalpenetatik" harago doala esango nuke. Zuk esan duzun modura lidergoa dutenengandik hasi beharra dago, baina lidergo hori ezin da "X-k esan eta guztiek amen" batean, edo "X-k esaten badu hala izango da" batean, mamitu eta praktikan ikusi-erakutsi-frogatu beharra dago guztia.

Azken batean, kontua ez ote litzateke izango predikatzen diren hainbat ideia norberak aplikatzeko ahalegina egitea, aplikatzea eta ebaluatzea?

Arrazoi osoa duzu. Ni neuk,

jolaus (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2009, Apirila 21 - 11:34(e)an.

Arrazoi osoa duzu. Ni neuk, nire jardun profesionalean daukadan kezkarik handiena horixe da. Teoria berriak ezagututa ere kosta egiten zait horrelakoak praktikara eramatea. Eta teoria hauen baliagarritasuna praktikarekin baino ezin da egiaztatu.

Dena den, errealitateak erakutsi dit, une konkretu honetan, teoría hauek praktikara eramatea, besterik gabe, "freelance"moduan, ezinezkoa dela begitantzen zait. Eta arrazoi ugari daude hori azaltzeko:

  1. Ikasle helduen kasuan, ezinezkoa lanketa bide berri hauek aurrera eramatea. Bide luzea egin dute irakasleen babesean, irakasleak esandakoa egiten, irakasleari entzuten, irakasleak galderak egiten eta eurek erantzunak ematen. Ez dakite/ ez dute nahi, bapatean euren aprendizaiaren arduradun nagusiak bilakatu; ez zaie sekulan horrela"erakutsi" eta horrelakoal planteatzen zaienean, muturra okertzen dute.
  2. Aurrekoarekin jarraituz, ikasleek planteamendu berritzaile hauek irakasle konkretu batekin identifikatzen dute. Kontua ez da aprendizaia modu berria; kontua da irakasle baten "xelebrekeria" dela guztia.Irakasle horrekin amaitutakoan, badakite dena "normala" izatera bueltatuko dela. Beraz, ahal bezala pasatzen dute "paranoia" horrek irauten duen ikasturtea.
  3. Aurreko guztiaren ondorioz eta, iruzkinean nioen bezala, kontutan izanik goi-mailako estamentuetatik jarraitzen dugula ohiko pedagogia zaharkituen bidetik, aldaketa azpitik gorantz egin behar dela erabakitzen duzu. Ea inguruko lankideak, karroan sartzen dituzun eta pedagogia berritzailea hauen ardatz nagusiak zure lankideen artean zabaltzen ahalegintzen zara. Baina, segituan jabnetzen zara zure lankideek ere, ikasleak bezala, "bicho raro" baten moduan hartzen zaituztela. Beraz, bakarrik lan egiteko aukera geratzen zaizu.
  4. Zoritxarrez, bizi dugun gizartean ebaluazioaren ikuspegi pedagogikoa alde batera utzi zen aspaldi. Gaur egun, tamalez ebaluazioa gizarte-ikuspegi batetik bakarrik egiten dugu. Horrela egiten dugu irakasleok eta, okerrena, horrela kontsideratzen dute gurasoek. Horregatik, nahiz eta ikasleek burututako lanean jarraitutako prozeduren erregistroak bilduta izan, nahiz eta lanketan izandako jarreren jarraipena eginda izan, nahiz eta lanerako erabili dituzten bitartekoen (euren "sasiPLE"a zein den egiaztatzea ez da gauza konplikatua) jarraipena egin.... eta neurri zuzentzaileak planteatu, ikasleek eta euren gurasoek azterketak nahi dituzte, kalifikazioak edo notak nahi dituzte eta exijitu egiten dituzte gainera. Egoera honen aurrean, eta kontzienteak izanik metodologia berri hauek inseguritate puntu bat izaten dutela (esperimentazio moduan egiten dren gauza guztiekin gertatzen den bezala), horrelakoak aurrera eramateko konpromisoa hartzen bada, hori gizarte mailan kontsiderazio gutxi duten ikasgaietan izaten da, ibilbide berrian sortuko diren arazoek eragin gutxi izango duten ikasgaietan bakarrik. Horrela, berrikuntza hauek "maria" bezala kontsideratutako gaietan soilik aplikatzeko joera izaten da. Horrela oso zaila da pedagogia berri hau esparru guztietara hedatzea.
  5. Aurreko guztia ahaztuta ere, badira irakasle batzuk pausua ematea ausartzen direnak. Gela barruko jarduna aldatzeko ausardia dutenak, ebaluazio tresna berriak erabiltzen dituztenak, teknologia geletara eramaten dutenak... Baina horrelako kasu gehienetan, iparra falta dela somatzen dut. Planifikazio orokorrak falta direla iruditzen zait, ikasleak nondik datozen eta norantz eraman nahi ditugun definitzea falta dela iruditzen zait. Bestela, teknologia modu anekdotikoan txertatuko dugu eskola jardunean; "prueba/error" moduan erabiliko ditugu tresna berriak; "honekin probatu dut eta oso ondo moldatu naiz, baina beste honekin ez". Atzo blogak, gaur wikiak, bihar Twitter, eta etzi nik ez dakit zer. Ikasleak eurak izan behar dira euren aprendizaiaren arduradunak, euren PLEari forma eman beharko diotenak eta gure lana enfokehorretan izan behar du. Bestela, jarraitzen dugu enfoke tradizionala ematen gure lanari.

Ondorioa:

  • Une honetan, gizarteak ez du pedagogia berritzaileen beharrik somatzen."Zergatik aldatu orain denori ondo jun zaiguna beti" Somatzen dute bai euren seme-alabak oso desberdinak direla, apatia maila izugarria dutela, gaurko injenieroak ez direla euren garaiko injeniero berdinak... baina hori guztia irakasleok alperrak garelako da, ez ditugulako euren seme-alabak motibatzen.
  • Irakasleriak ez du abenturarako gogorik edota ausardiarik. Orain gertatzen ari dena, duela 40 urte ikastoletan zegoen izpirituari berriro heltzea eskatzen du. Orduan euskal hezkuntza munduan dena egiteke zegoen, ereduak, materialak... dena zerotik sortu beharra zegoen eta izpiritu baikorra eta ilusioa zegoen edonon. Gaur egun, eroso bizi gara; baliabideak argitaletxeek ematen dizkigute, programazioa aspaldi daukagu lotuta, gurasoek hori eskatzen digute... Zertarako praktikara eraman kontu berriak?
  • Aurrera egitea erabakitzen dutenek, gidaritza eta babesa behar dute. Gidaritza pedagogikoa batez ere; teknologia gela barruan nola eta zertarako erabili, teknologiaren bitartez lagundutako ikaskuntza eredu berriak ezagutu,.... Eta babesa instituzionala; euren ikastetxeko langile eta zuzendaritzaren oniritzia eta bermea egingo duten esperientzia berritzailearen aurrean.

Uste dut baldintza gehiegi eta potoloegiak direla ideietatik praktikara pasatzeko, ez zaizu iruditzen? Garai batean sinistu nuen hori guztia modu endogenoan, barrutik kanpora zabaltzeko aukera bazegoela. Gaur egun, bizi dugun hezkuntza mundua zertxobait gehiago ezagutu ondoren, ezinezkoa dela pentsatzen dut. Eusko Jaurlaritzan, Hezkuntza sailean, Ikastolen Elkartean eta Unibertsitatean ibilbide berritzaile hauek aintzat hartzen ez diren bitartean, jai dugu.

Karrajura

benito (e)k bidalita 2009, Apirila 21 - 23:58(e)an.

Kontu interesgarriak gabiltza hemen jorratzen, eta Karrajuan jarraitzea pentsatu dut. Mezu bat idatzi dut segida emateko: Berrikuntzaren ajeak.

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Nodos Ele: 2. manifestua

Sindikatu edukia